Joseba Azkarraga EAko Idazkari Nagusiaren esanetan, indarkeria ez gaitzestea “erabat onartezina da, baina ez da delitua”.”Mota guztietako erakundeei hautestontzietan irabazi behar zaie, ez auzitegietan”, sailburuak gehitu duenez.

Joseba Azkarraga EAren Idazkari Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak adierazi duenez, PSOE alderdia legez kanpo utzi beharko lukete, Alderdi Legea aplikatuta, GAL gaitzetsi ez zituelako, izan ere “sortu zituen”.

Com Ràdio irratian Azkarragak egindako adierazpenen arabera, “mota guztietako erakundeei hautestontzietan irabazi behar zaie, ez auzitegietan”.

Justizia sailburuaren esanetan, indarkeria ez gaitzestea “erabat onartezina da, baina ez da delitua”. Hori dela eta, “ondo aplikatzen bada lege tamalgarri hori (Alderdiena) ikusiko genuke, PSOE bera legez kanpo utzi beharko luketela, ez bakarrik GAL gaitzetsi ez zituelako, “sortu zituelako”.

 

Lotura: Albistea EITB24an
Jatorria: EITB24