Eusko Alkartasunak EAren Gipuzkoako Lurralde Batzordea eratu du, Mikel Arreseigor lurralde-koordinatzailea buru. Berarekin batera Garazi López de Etxezarreta, Iñaki Ostolaza, eta Joxe Mari Mitxelena izango dira bokal gisa, baita Iker Intza ere antolaketa-arduradun gisa eta Ione Mugertza Gazte Abertzaleen ordezkari gisa.
Gipuzkoako Lurralde Batzordea

Mikel Arreseigor Eusko Alkartasunako Gipuzkoako lurralde koordinatzaileak adierazi duenez, “Gipuzkoak erronka demografikoari bi aldeetatik aurre egitea ezinbestekoa da. Alde batetik, gure adinekoei bizitza duina bermatzea da helburu, gizarte-zerbitzu gehiago eta hobeekin, EAJk egin ohi dituen murrizketa eta pribatizaziorik gabe”.

“Bestalde, gazteek bizi-proiektu bat garatu ahal izatea bermatu behar da. Horretarako laneko prekarietateari amaiera eman behar zaio eta alokairuaren gehiegizko prezioari aurre egiteko benetako neurriak hartu behar dira. Gipuzkoa da Estatuko m2 bakoitzeko preziorik garestiena duen lurraldea, Gipuzkoako gazteek ia ezinezkoa dute emantzipatzea eta Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun bezalako programek porrot egin dute”, adierazi du Mikel Arreseigorrek.

Koordinatzailea
Mikel Arreseigor Astibia
1982
Tolosa
Administraria
Administrazioa eta finantzak. Ostalaritza eta turismoa.

Bokal
Garazi Lopez de Etxezarreta
1977
Errenteria
Kultura arloko langilea eta zinegotzia.
Artearen historian lizentziatua.

Bokal
Iñaki Ostolaza Esnal
1968
Zumaia
Enpresaria eta alkate.
Ingeniari teknikoa.

Bokal
Joxe Mari Mitxelena Cazabon
1958
Oiartzun
Jubilatua.

Gipuzkoako Antolakuntza arduraduna
Iker Intza Ortiz de Zarate
1987
Bergara
Administraria eta finantzak.
Eraikuntza eta Obra Zibila.

Gazte Abertzaleakeko ordezkaria
Ione Mugertza Egaña
1994
Zumaia
Ingeniaria.
Ingeniari