Iban Asenjo Gipuzkoako Batzarkidea ingurumen gaietan aritua da. Bere gain hartzen ditu, besteak beste hondakinak behar bezala tratatzeko zeta, pinuaren gaitzaren harira, alternatiba ezberdinak aurkitzeko saiakerak, eta nola ez, Gipuzkoan eraiki nahi duten erraustegi toxikoaren aurkako borroka. Gipuzkoako Batzar Nagusietako azken osoko bilkuran, proposamen zehatzak aurkeztu ditu Gipuzkoak, eta horrela mundu osoak, aire garbiagoa arnas dezan.
Hau izan da bere hitzartzea:

AIRE KUTSADURA

Egun on guztioi,
Denok dakigunez, otsaila honetan aire kutsadura, bere maila altua eta egunetan jarraitua izateagatik, albiste izan da.
Otsailaren 18tik martxoaren 1a bitartean hego Euskal Herriko hiriburu guztietan PM10 partikulen 50ug/m3-ko konzentrazio muga gainditu zen baina, tamalez, Donostia izan zen bakarra non 75ko langa ere gainditu zen, 89ug/m3-ra otsailaren 21ean iristen, hau da, baimendutakoaren ia-ia bikoitza.

Baina, egoera kezkagarri hau ez dugu Gipuzkoako hiriburuan bakarrik topatu; Lezon, Tolosan zein Beasainen kokatuta dauden aire kalitatearen neurgailuek ere 50eko maximoa gainditu dute eta, oro har, baiezta genezake arazo hau orokortua izan dela N-1k zeharkatzen duen lurralde osoan zehar.

Osasunerako arriskurik gabeko aire garbia arnastea pertsona guztien eskubidea da. Airearen kutsadurak osasuna eta ingurumena kaltetzen dituela ez dago ezbaian jartzerik. Arazo honen jatorria trafikoak, industriak eta berokuntzak sortutako isurietan datza. Eta honi guztiari, Erraustegi toxikoak isuriko duen pozoia gehitzen badiogu, gure buruaz, hurrengo belaunaldiez, eta flora eta faunaz beste egingo dugu. Argi eta zikin.
Automobilen trafikoak hirietan eta, kasu honetan, N-1en inguruan sortzen duen kutsadura oso kezkagarria da, bai ala bai, administrazio publikoak arduratu beharko dituena. Honek, nola ez, airearen kalitatearen kudeaketa ona eskatzen du.

Beraz, EH Bilduren aldetik argi dugu badela garaia arazoari aurre egiteko eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko. Hona ekarri dugun proposamenak neurri zehatzak dakartza, arazo handirik gabe Aldundiaren aldetik burutu daitezkeenak, inondik inora maximalistak ez direnak baina bide egokian jar dezaketena gure lurraldea. Epe laburrean, borondate politikoa egonez gero, gauzatu daitezkeenak.

Horrela, eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari (eta, beharrezkoa balitz, beste erakundeekin lankidetzan eta elkarlanean), aire kutsatuari eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko hurrengo neurriak indarrean har ditzala, 2019. urtearen zehar:
• Gipuzkoa osorako aire kutsaduraren aurrean ekintza plana idaztea. Ezinbestekoa.
• Autobus zerbitzuen maiztasunetan murrizketarik ez aplikatzea.
• Gaitasun handiko errepide guztien ertzetan eta, bereziki, N-1en inguruan, horma begetalak jartzeko azterketa egitea. Interesgarria, eraikitzeko beste era batzuk badaude
• N-1 errepideak zeharkatzen duen herrietan eta eraikita egon behar ziren bidegorriak egiteko 5 milioi euroko funtsa habilitatzea. Behar-beharrezkoa. Alternatibak behar dira.
• RENFE eta ADIFren zerbitzuak eta azpiegiturak transferitzen diren bitartean, Donostia eta Brinkolaren arteko tren zerbitzuen maiztasuna handitzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta modernizazioari ekiteko eskaera Madrilgo Gobernuari egitea.
• Eusko Jaurlaritzarekin batera, 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan auto elektrikoentzako kargadore elektriko publiko bana egoteko azterketa egitea. (Aritzetako kargadore elektrikoak ez daude erabilgarri).
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek askotan esan digutenez, materia partikulatua, ozonoa, nitrogeno dioxidoa eta sufre dioxidoa dira biztanleriaren osasunerako aire kutsatzailerik kaltegarrienak. Kutsatzaile horiek gure artean lehendik genituen, bereziki eritasun kardiobaskularrak, arnasbideetakoak eta minbizia sortuz, eta talde zaurgarrienak gure ume eta helduak izanik.
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) argitaratutako txosten baten arabera, aire kutsadurak 2012an zazpi milioi heriotza eragin zituen, ingurugiro arrisku latzena dela baieztatuz. Europako Ingurumen Agentziaren estimazioak 2,5 mikra diametroko baino txikiagoko materia partikulatuari egozten diote 23.000 lagunen heriotza goiztiarra, Estatuan, 2014an. Gipuzkoan, estrapolazio bat eginez gero, horietatik 374 lirateke. Agentzia horren arabera, baina, 2015ko estimazioa 28.000 lagunen heriotza goiztiarrarena litzateke, baita ere, Estatu mailan.
Hori gutxi balitz, Carlos III Osasun Institutuak ia 3.000 urteko heriotzak estimatu ditu epe laburrean eragindako partikulen esposizioagatik.

Ezin dugu ahaztu Munduko Osasun Erakundeak (MOE) jakinarazten digula giza jarduerak direla aire kutsaduraren iturburu nagusiak. Eta, nagusiki, auto eta ibilgailu astunek erregaia erretzean isuritako gasak azpimarratzen ditu. Hitzez hitz, kutsadura-emisio bizkorrak lortzeko faktore garrantzitsu moduan ibilgailu pribatuarekiko zabaldutako menpekotasun handia aipatzen digu.

Baina, beste faktore batzuk ere azpimarratzen ditu, adibidez, hondakinen errausketa/erretzea. Hau gertatzen ari bazaigu erraustegia martxan egon gabe, auskalo zer gerta liteke Zubietako instalazio toxikoa martxan jartzen baduzue.
Aipamen hori ez du EH Bilduk edo Gipuzkoako Medikuek egiten, MOEk baizik, bere ingelesezko web orrian guztiontzako ikusgai dagoen informazioaren bitartez.

Medikuek egindako estimazioen arabera, Zubietako erraustegiak urte batean isuriko luke 25.545 kotxek denbora berean isuritako adina nitrogeno oxido (NOx). Hori da utzi nahi diguzuen oinordekotza. Opari ederra hurrengo belaunaldientzat.

Edonola ere, osasun arloan dabilen edozein erakunde aipatuko bagenu, ondorioa argia da, mundu mailako arazo larri baten aurrean gaude, lehenbailehen neurriak hartzeko gaudela. Hedabideek utzitako izenburuak era bat beldurgarriak dira:
 La contaminación del aire causa 800.000 muertes adicionales al año en Europa y 8,8 millones en todo el mundo, según un informe llevado a cabo por la Sociedad Europea de Cardiología
 En Alemania reduce 2,4 años de esperanza de vida, Italia, 1,9 años y Polonia, 2,8 años. Las tasas de mortalidad por esta causa son más altas en los países de Europa Oriental.
 La contaminación del aire mata más que el tabaco: 800.000 personas solo en Europa.
Nahiko argi ez bagenu izango, Munduko Osasun Erakundeko Osasun Publikoko Saileko zuzendaria den María Neira, duela gutxi, emandako elkarrizketa batean horrela mintzatzen zen:
“La contaminación ocupa ya el espacio más importante como determinante ambiental y social de la salud. Representa un 25 por ciento de la morbimortalidad y se cobra más de 6 millones de muertes al año, que tienen que ver con la falta de agua potable y la contaminación del aire, también con pesticidas y otros agentes químicos, pero fundamentalmente con la contaminación del aire.
Así que sí, con que pudiéramos resolver el problema de la contaminación atmosférica tendríamos ya mucho ganado porque estamos en una situación en la que es probable que la esperanza de vida de nuestros hijos sea menor que la nuestra como consecuencia de la contaminación, la alimentación y el sedentarismo.”

Ezagutza guzti honen aurrean, albo batera begiratzea, arazoa gurekin joango ez balitz moduan, ez da aukera bat, arduragabekeria hutsa baizik, beste hitz bat ez erabiltzearren.
Otsailean Gipuzkoan ere bizi izan genuen fenomenoen aurrean, Europako hainbat hirik, maila horiek gutxitzearren, neurriak hartzen dituzten arren, Gipuzkoako administrazio ezberdinen aldetik ezer aipagarririk ez zen egin, arazo baten aurrean aurkitzen ginela baieztatzea ez bazen izan.

Eta hau bai dela errepikatu ezin dena, inondik inora ez. Gure erakundeek, Aldundia izan ala udalak izan, arazo honen gainean egon behar dute.