EH Bilduk proposatu eta Eva Blancok aurkeztu duen proposamena gaurko Osoko Bilkuran onartuta, Aiaraldeako ekonomia suspertzeko formulak lantzeko ponentzia sortuko du Eusko Legebiltzarrak.
Legebiltzarreko mahaiko presidente ordeak Aiarak bizi duen egoera ekonomiko txarra azaldu du eta “eskualdeko gainbehera sozioekonomikoa gelditzeko gai den plana” eskatu du, baita “epe luzera begiratzen duen beste plan bat, eguneratutako eredu ekonomiko eta industriala zehazteko”.
Euskal Herriko langabezia tasarik altuenetakoak ditu Aiaraldeak (%13tik gora Laudio eta Amurrion, adibidez, eta altuagoa gazte eta emakumeen kasuan) eta lan prekarietatea eta enpresa garrantzitsuenen deslokalizazioaren arriskua pairatzen du. Eta konponbiderako “aldeaniztun konpromisoa behar da”, esan du Blancok.
Laudio eta Amurrio bezalako udalerri garrantzitsuak barnebiltzen dituen Aiaraldea “ahaztuta egoteari uztea” da plangintzaren helburua. Izan ere, “egun, ahaztuta jarraitzen du zentzu askotan”. EAkidea den Blankok zonaldeko azpiegitura lan garrantzitsuenak dituzten atzerapenak ekarri ditu gogora, A625 errepidea Saratxotik pasatzean edo Markijanako araztailea.

Eva Blanco.jpg