Juanjo Agirrezabalak Jaurlaritza LOMCEren erasoaren aurrean erakusten ari den epelkeria kritikatu du, Hezkuntza Sailak Madrili emandako erantzunak Wert legea aplikatzeko prest dagoela agerian utzi duelako. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Auzitegi Konstituzionalean LOMCEren aurkako helegitea aurkezteko asmoa iragarri ondoren, Agirrezabalak ohartarazi du “helegite horrek ez duela lege horren aplikazioa saihestuko eta, beraz, ez duela ondorio praktikorik izango”. Bere iritziz, “sailburuak ere ederki daki hori eta, hala eta guztiz ere, legedia beteko duela berretsi du, intsumisioaren bidea baztertuz. Funtsean, LOMCE aplikatzeko prest dagoela esan du, hezkuntza eragileak kontrakoa eskatu arren”. Horren harira, “LOMCEren aplikazioa onartzea euskal hezkuntza sistemaren suntsipena onartzea da”, erantsi du EAko buruzagiak.

Agirrezabala LOMCEri planto egitearen alde agertu da, eta eskaera zuzena egin dio Jaurlaritzari, “lege horren aplikazioa saihesteko hartu beharreko neurriak sektoreko eragileekin batera, elkarlanean, zehaztu eta adostu ditzala, euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko urratsak emate aldera”.

Juanjo Agirrezabala

Juanjo Agirrezabala