EH Bilduren adierazpena

1- Espainiako eta Europako elite ekonomiko eta finantzarioaren Bilboko
bilkura probokazio bat dela uste du.
2- 2014 Global Forum Spainek ateratako ondorio bakarra arbuiatzen du,
murrizketen eta prekarietatearen bidean sakontzeko erabakia hartu
baitu.
3- Troikaren politika eta neurri gogorrak elite bakar batzuen mesede
direla adierazten du, eta ezartzen dituzten toki orotan prekarietatea,
langabezia eta pobrezia besterik ez dutela sorrarazten, eskubideak
eta lorpen social eta laboralak sistematikoki urratzen dituzten bitartean.
4- Egungo logika neoliberala gaindituko duen eraldaketa sozialaren
aldeko agertzen da. Troika desagertzearen alde eta instituzio
finantzario guztien kontrolerako mekanismoak bermatuko dituen
egoera demokratiko baten alde.
5- Hainbeste urraketen aurrean herritarrek emaniko erantzuna
nabarmentzen du. Igandeko eta asteleheneko mobilizazioek
gizartearen akiduraren erakusle dira. Milaka lagunek parte hartu zuten,
hainbat eragileren deialdiei erantzunez.
6- Atzoko gertaeratatik aldentzen gara eta arbuiatzen ditugu.
7- Azkenik, langileekiko zein neurri gabean atxilotutako pertsonekiko
elkartasuna adierazi nahi dugu. Honetaz gain, atxilotuen berehalako
askatasuna eskatzen dugu.
2