Eusko Alkartasunak Europako alderdi eta mugimendu autonomista eta independentistek antolatutako bi udako unibertsitatean parte hartuko du: batetik, Okzitaniako Toulonen Régions et Peuples Solidaires alderdiak ospatzen duena, eta bestetik Patto Per l’Autonomia eratu berri den Friulia Veneziako mugimendu autonomistak antolatu duena. Bilera hauen helburu nagusia da indar subiranista ezberdinen jardunak partekatzea, eta politika berde, feminista...
ESKOZIA : Indar independentista eta berdeen gehiengo osoa. Bigarren Erreferenduma abian da!
Scottish National Party eta alderdi ekologistak inoiz Eskoziako parlamentuak izan duen gehiengo independentista zabalena lortu dute; 129 eserlekutik, 72 eman dizkio eskoziar gizarteak. Argi dago beraz eskoziarrek nagusiki bigarren erreferenduma ospatu nahi dutela, SNPk hori agindu baitu kanpainan zehar. Alderdi independentista izanik, ez da ingeleraz esaten den bezala “Single Issue Party” edo gai bakarreko alderdia. Justizia sozialean...
”Europa askotariko formak eta koloreak dituen errealitatea da, ez kolore bakarreko argazkia”
Eusko Alkartasunak, urtero bezala, RPS federazioaren Udako Unibertsitatean parte hartu du, Frantziako Estatuko indar politiko periferikoekin batera Regions et Peuples Solidaires, 12 alderdiek osatzen duten Frantziako Estatuko alderdi subiranista eta autonomisten Federazioak “Autonomia eta interdependentzia” izenburupean antolatutako Udako Unibertsitatean parte hartu du Eusko Alkartasunak asteburuan. Bertan Lorena Lopez de Lacallek, Eusko...
Geografia aldakorra Herri guztien Europarentzat
Europa guztiko 42 alderdi independentista, subiranista eta aurrerakoiek osatzen dugun Aliantza Libre Europarra taldearen Batzar Orokorra ospatu dugu. Egoera berezian, halabeharrez, ospatu da bilera. Izan ere, konfinamendu egoeran aurrera egitea ez da erraza izan askorentzat, eta egungo egoera ez egonkorrak bai Europa mailan baita gure herrietan ere, ez du egoera errazten. Garai ezezagun hauek baina, baliatu behar ditugu guztia berpentsatzeko....
Eusko Alkartasunak Altsasuko kasua Europara darama
Aliantza Libre Europarrak ostegunetik eta larunbatera arte Biltzar Nagusia ospatzen du Bruselan, eta beste hainbat gairen artean, buruzagitza berria hautatu eta europar hauteskundetarako kanpaina aurkeztuko du. Europako alderdi independentista eta subiranistak biltzen dituen Aliantzak eztabaida politikoak ere izango ditu, eta hauen artean Eusko Alkartasunak aurkeztutako bat Altsasuko auziaren ingurukoa. Berau, ostiral eguerdian eztabaidatu eta...
HDPko ordezkari politikoen epaiketen behatzaile lanak egiteko joan da Lorena López de Lacalle Kurdistanera
Kurdistanera joan da Lorena Lopez de Lacalle, Eusko Alkartasunako Nazioarteko Politiken idazkari eta Europako Aliantza Librearen idazkari nagusia, Selahattin Demirtaş eta Leyla Guven HDPko ordezkari politikoen epaiketetan behatzaile aritzeko. Larri dago Guven azaroan hasitako gose grebaren ondorioz, eta azkeneraino iritsiko dela iragarri du. Gainera Kurdistaneko erakunde eta alderdi politikoen ordezkariekin bilduko da López de Lacalle,...