Eusko Alkartasunatik gure babesa eta elkartasun osoa adierazten diogu kurduen Turkiako Alderdi Demokratiko Popularrari (HDP). Herri demokratiko eta plurala, librea eta bidezkoa lortzeko bere asmoa eta borrokarekin bat egiten dugu. Generoen arteko eta Turkiako talde etnikoen arteko berdintasuna nagusi den gizartea eta ingurumena errespetatzen duen herria ere aldarrikatzen duen alderdia. Gaur gaurkoz Erdoganen erregimen autokratikoaren gobernuaren errealitatearekin bat ez datozen ezaugarriak.

Alde horretatik, Europako Aliantza Librearen erreklamazioaren ildotik hain zuzen ere, irmo eskatzen dugu Erdoganen erregimenak HDPren atzetik jarraitzeari utz diezaiola eta edozein neurri errepresibo eta, beraz, antidemokratikoa bertan behera utz dezala. Arrazoi politikoak oinarri duten epaiketak eta atxiloketak erabat onartezinak dira edozein herrian, XXI. mendean.

2014az geroztik Erdogan eta bere erregimenaren asmo bakarra boterean irautea da. Oinarrizko askatasun eta eskubide guztien erregresioaren kontura mantentzen du, zapalkuntza eta larderia erabiliz herri-protesta isilarazi eta eragozteko. Eskrupulurik gabeko zentsura egiten du eta disidentzia guztiak zigortzen ditu. Eusko Alkartasunatik berehala gelditu behar den Kurduen jazarpena salatzen dugu eta era berean Europak Erdogani presioa egin diezaiola eskatzen dugu, Turkian lehenbailehen demokrazia ezartzeko”, adierazi du Lorena López de Lacalle Nazioarteko Politikarako Idazkariak.

 IMG-20230314-WA0004