Nafarroako aldaketaren indarrek indarrean zegoen eta ikurriña debekatzea helburu zuen Sinboloen Legea bertan behera utzi dute, espero den urrats sinbolikoa emanda dago. Bigarren urratsa aniztasuna kontutan hartuko duen Lege ez baztertzailea onartzea da. Erronka handiak zituen Nafarroak UPN oposiziora eraman zuen aldaketa politikoa gauzatzean, batez ere Barcinaren Gobernuak Ongizate Estatuaren zerbitzuen arloan egindako murrizketak,...
Miren Aranoa: “ETBren aurkako obsesioa jarrera zentsuratzaile eta inposatzaile baten isla da”
“UPNk ETBren emisio digitalak eragozteko ezarritako salaketak eta haren ondorioz, emisioen behin behineko eteteak, agerian uzten du beste behin ere Nafarroako eta Espainiako eskuinak euskararen kontra duten jarrera tematia. Euskarazko katea ikusteko askatasunaren eta aniztasunaren aurkako jokabide inposatzaile, neurrigabeko eta zentsuratzailea erakutsi dute; Frankismo osteko garaietan ere ezagutu ez genuena. Azpijoko maltzur honekin, UPNk eta...
ETBko emisioen aurkako salaketak agerian uzten du UPNren jarrera tematia euskararen kontra
Eusko Alkartasunaren ustetan, UPNk ETBren emisio digitala eten asmoz ezarritako salaketak agerian uzten du beste behin ere Nafarroako eta Espainiako eskuinak euskararen kontra duten jarrera tematia. Azkeneko urteetan zehar, ETBren seinalea jaso ahal izateko antena bat instalatzea bezalako ekintzen bidez, EAk bata bestearen atzetik desegin ditu UPNk emisioak oztopatzeko erabili dituen argudio ekonomiko eta teknikoak. Eta, halaber, agerian utzi...
“Oposizioetarako euskarazko eskaintzan emandako atzera pausoa onartezina da”, dio EAk
Eusko Alkartasunatik gogor kritikatu dute Geroa Bairen Gobernuak UPNren politika baztertzaileekin jarraitzea, hizkuntzen ezagutza zigortuz Eusko Alkartasunaren arabera, “onartezina eta iraingarria” Nafarroako Gobernuak Hezkuntzako oposizioetarako euskarazko plaza kopuruan eman duen atzera pausoa. Alderdiak gogor salatu du erabaki hori, Geroa Bairen taldeak euskarazko 120 plaza atzeratuko dituela ezagutu ostean, Estatuak jarritako helegitearen...
Hezkuntzan zerrenda bakarraren aurka egitea hizkuntzen ezagutza zigortzea da
Eva Aranguren EAko bozeramaileak gogoratu zerrenda bakarra dela irakasle euskaldunek bizi duten bazterkeria larri eta onartezinari irtenbidea emateko modua Eva Aranguren Eusko Alkartasunako Lurralde Batzordeko bozeramaileak adierazi du “hezkuntzan zerrenda bakarraren aurka egitea ezjakintasuna saritzea dela, hizkuntza propio baten ezagutza eza bultzatzea”. Arangurenen esanetan, “zerrenda bakarra irakasle euskaldunek aspalditik bizi duten lan...
LEHENTASUNA BAINO ESKUBIDEA #Iritzia
Euskal Herri libre bat sortzeko bidean, bi dira markatuta ditugun ardatzak: aldaketa ekonomiko eta soziala bultzatzea, gizarte justu eta demokratiko bat lortzeko xedez, eta burujabetza prozesuan aurrera egitea, independentziara iritsi arte. Bi helburu eta lehentasun bakarra: eguneroko lana. Une berezia bizi dugu Euskal Herrian, non iparretik hasi eta hegoraino abertzaletasuna, ezkerreko indarrak, gorantz doazen, sendotuz doazen. Areago,...