Igeriketa ikastaroetan klase bakoitzeko haur kopurua murriztu beharra defendatu du Bruno Zubizarretak, segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Zubizarreta, EH Bilduko zinegotzia Bilbon eta EAko Hiriko Batzorde Eragileko presidenteak esan duenez, igeriketa irakasleek maila ona izan arren, kexa asko daude zerbitzuaren inguruan, kasu batzuetan monitore bakoitzak 17 haur dituelako bere klasean. Euskal Herriko gainontzeko hirietako ratioen gainetik...
Ondarea babesteko baliabideak eskatu ditu Elgezabalek
Ondare kulturala babesteko baliabideak eskatu ditu Meritxell Elgezabalek gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan egin den Kontrolerako Osoko Bilkuran. Diputazioaren utzikeriak Gernika-Lumoko Santa Ana baseliza erabat hondatzea posible egin duela salatu du EH Bilduko batzarkide eta EAkideak eta aurrerantzean horrelakorik berriro ez gertatzeko neurriak eskatu ditu. Harresiaren kanpoaldean dagoen baseliza gotikoaren hondamenarekin “Gernikako arkitektura,...
Udalak zergatik ez dizkion Mundaka Festivalari tasak kobratu galdetu du Elgezabalek
Mundakakoak duen zor handia daukan udal batek zergatik ez dizkion udal tasak kobratu elkarte pribatu bati galdetu dio Meritxell Elgezabal, EH Bilduko batzarkideak Diputazioari gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan egin den Kontrolerako Osoko Bilkuran. Mundakako Udalak 615.000 euroko zorra kitatzeko plangintza ekonomiko zorrotza duela da arazoa, Eusko Alkartasunako kideak gogoratu duenez. Plangintza hamar urtekoa da eta diputazioaren aginduz ezarria....
Bere emankizunetan zeinu-hizkuntza sartzeko proposatu dio Zubizarretak Bilboko Udalari
Bere emankizunetan zeinu-hizkuntza sartzeko proposatu dio Bilboko Udalari EH Bilduko zinegotzia eta Bizkaiko hiriburuko EAko Batzorde Eragilearen presidentea den Bruno Zubizarretak. Azaltzeko zaila bada ere, EAJ-PSEren Udal Gobernuak atzera bota du ekimena, erabakia hartu aurretik ikerketa egin behar delakoan. Gorrak diren pertsonen oinarrizko eskubide bat betetzea dela gogoratu die zinegotzi abertzaleak. “Udal emankizunetan itzultzailerik ez...
LGTBIQ kolektiboaren erreferente positiboak emango dituen antzerki antzezlanen programazioa proposatu du Zubizarretak
Haur eta nerabeei zuzendutako antzezlan programazioa garatuko du Bilboko Udalak LGTBIQ kolektiboaren aurreiritzi eta estereotipoak ezabatu eta erreferente positiboak emateko. Gaur –LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna- egindako Osoko Bilkuran onartu du udalak Bruno Zubizarreta, EH Bilduko zinegotzia eta Bilboko EAko koordinatzaileak egindako proposamena. Zubizarretak adierazi duenez, antzezlan horiek helduei ere zuzenduta daude, bazterkeria...
Funtzionario eta kargu publikoak bizikleta erabiltzeko neurriak hartuko ditu Bilboko udalak Bruno Zubizarretak proposatuta
Udal Gobernuak bere langile eta kargu publikoak lanera joateko bizikleta erabiltzeko neurriak hartuko ditu Bilboko Udal Batzak Bruno Zubizarreta, EH Bilduko zinegotziak aurkeztutako mozioa onartu ostean. Zubizarretak azaldu duenez, Udaleko Mugikortasun Plangintzak bizikletaren erabilera du helburu, baita udalerrian dauden bidegorrien kopurua ere, “eta Udala abangoardia izan behar da, eta plangintza propioa egin bere langileen artean...