Bizikletaren erabilera sustatzeko neurriak proposatu ditu Bruno Zubizarreta, EH Bilduko zinegotzi eta Eusko Alkartasunako Bilboko koordinatzaileak. Bilboko herritarrek “bizikleta gehiago erabili nahi dute, BilbaoBizi bizikleta-maileguen udal-zerbitzuaren erabilera altuak erakusten duen bezala”, esan zuen Zubizarretak.
Bizikleten eskari handiari erantzuteko, “mailegu-puntuetan egun osoan zehar bizikletak egon behar dira eskuragarri”, esan zuen Zubizarretak, atzo telematikoki egindako Osoko Bilkuran. Izan ere, azaldu zuen, “Abusu, Miribilla edo Olabeagako auzoko jendeak dionez, goizeko lehen orduan askotan ez dago bizikletarik beren mailegu-guneetan”.
Era berean, zinegotziak beharrezkotzat jo zuen erabiltzaileei alokatzeko bizikletarik ez dagoela jakinarazteko bidea ematea, “Bilbaobiziko arduradunei lana egiteko aukera emanez, informazio eguneratua emanez”. Puntu honetan, Zubizarretak BilbaoBiziko langileen lan bikaina goraipatu zuen: “ez gara ohartzen egoera onean dagoen bizikleta bat alokatzeko egin behar den lanarekin”.
Azkenik, Zubizarretak BilbaoBizi sortzean zeuden ordutegiak berriro ezartzeko eskatu zion Udal Gobernuari, “estrategikoa den garraio publikoak larunbat arratsalde eta igandeetan ez eskaintzeak ez du zentzurik”. Are gehiago, “Osasun larrialdi egoeran bizikleta da distantzia bermatzen duen garraiobide bakarra”.