Unai Ziarreta, EAko presidentea eta lehendakari hautagai bloggerekin Unai Ziarretak hogeitamarna bloggerekin topaketa batean parte hartu du Bilboko EITB egoitzan. EAko presidentaren esanetan “Euskal gizarteak etorkizuneko erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa da jendeari aukera ematea teknologi berriak eskuratzeko eta aritzeko.”

EAko presidentea eta lehendakari hautagaia, Unai Ziarretaren ustez “Euskal Herriak bere lekua eduki behar du Sarean, Internet-en. Gaur egun plataforma horretan dago jokoan euskararen nazioarteko presentzia. Bide horretan aurrerapausu egokia litzateke .eus domeinua lortzea. Horregatik, bat egin dugu .eus plataformarekin eta helburu hori lortzeko plataforma publiko bat egiteko konpromisoa hartu dugu gainera”.

Unai Ziarretak hogeitamarna bloggerekin topaketa batean parte hartu du Bilboko EITB egoitzan. EAko presidentaren esanetan “Euskal gizarteak etorkizuneko erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa da jendeari aukera ematea teknologi berriak eskuratzeko eta aritzeko. Zertaz ari naiz? Zer bultzatu behar dugu? Software librea, WiFi sarea doan zentro publikoetan, pla ngintza berriak teknologi berriak eta Internet eskura eukitzeko”.

Jatorria: EA