Sergi Blázquez, Kataluniako selekzioen aldeko plataformako presidente ordeak eta Iñigo Santxo, ESAITeko presidente ordeak, Euskal selekzioa eta Kataluniak jokatuko duten futbol partidaren bezperetan
Sergi Blázquez, Kataluniako selekzioen aldeko plataformako presidente ordeak eta Iñigo Santxo, ESAITeko presidente ordeak Eusko Alkartasunak antolatu duen hitzaldi-solasaldian parte hartuko dute. Hitzaldia bihar izango da, Gasteizko San Prudentzio kaleko Alkartetxean arratsaldeko 7,30tan.
Euskal Herria eta Catalunyan selekzio nazionalen alde dagoen sentimenduari buruz arituko dira Blazquez eta Santxo, baita ofizialtasunera iristeko dauden aukera eta dagoeneko dauden esperientziei buruz. Beraien hitzaldia eta gero, gerturatzen diren lagunekin solasaldirako unea zabalduko da, galderak, zalantzak eta iritziak plazaratzeko unea.
Hitzaldiaren sarrera irekia da eta Euskal Herria eta Kataluniako futbol selekzioek San Mamesen jokatuko duten partidaren bezperetan egingo da.