Alderdiaren autoantolaketan gehiegi sartzea litzateke
Gasteizko 7zk.ko epaitegiak auto bat kaleratu du Maiorga Ramirez Erroren sektoreak eskatutako primarioen prozesua artxibatzeko eta, beraz, eskaera amaitutzat emateko. Auzitegiak azaldutako zuzenbideko oinarriak argiak eta zorrotzak dira: “alderdi politikoak berriro ere hautaketa prozedura bat (primarioak) baliozko moduan ordezkatutako sistema baten arabera egin behar duela esaten jarraitzea, alderdiaren autoantolaketan gehiegi sartzea litzateke eta horregatik ulertu behar dut gauzatze prozeduraren xede gabezia bat sortu dela”.
Alderdiaren zuzendaritzak oso positibotzat jo du autoa. Hasieratik adierazi duen bezala, une oro afiliatu guztien eskubideak bermatu zituen bi kongresu antolatu ditu. Hain zuzen ere, bi epai irmok abalatzen dituzte konklabeak, dagozkien estatutuekin, non ez dagoen idazkaritza nagusia hautatzeko primariorik. “Modu baliodunean ordezkatutako sistema”, azpimarratu du autoak, zeinaren aurrean helegitea jar baitaiteke hogei egun balioduneko epean.
Beste behin ere, zuzendaritzak Maiorga Ramirez Erroren sektorearen jarrera sektario eta desleialak alderdiari eta bere proiektu politiko osoari egindako kaltea salatu du. Sektore horrek ez zuen inoiz judizializatu behar izan erakundearen barne-funtzionamendua. Autoz auto, epaitegiek berretsi dute barne partaidetzarako bideak erabat legezkoak zirela eta badirela. Barne-bozketetan eta kongresuan (alderdiaren erabaki-organo nagusia, alegia) galtzen dena gero epaitegietan irabazten saiatzea aho betez exijitzen duten demokraziaren erabateko perbertsioa da.