Juanjo Agirrezabala Juanjo Agirrezabalak PSEk Eusko Legebiltzarrean Sorturi buruzko ekimena erretiratu izana salatu du, eta “gai honetan ausardiaz eta koherentziaz, PP egongo ez balitz bezala, joka dezatela” eskatu die sozialistei.

Eusko Legebiltzarrean Sorturi buruzko legez besteko proposamena PPren presioengatik erretiratu izana egotzi dio Juanjo Agirrezabalak PSEri, sozialistek horrela erakutsi duten gauza bakarra zera delako, Euskal Herrian normalizazio politikoa lortzeari begira ez duela politika propiorik eta PPren presioen eta zorrozkeriaren menpe dagoela”.

“Une politiko hau ez da joko eta hizkuntza bikoitzak erabiliz ibiltzeko modukoa”, adierazi du EAko legebiltzarkideak, eta, beraz, “ausardiaz eta PP egongo ez balitz bezala joka dezala” eskatu dio PSEri, “Eguigurenek berak dioen legez”. Agirrezabalak “argi jokatzeko eta koherentzia” exijitu die sozialistei horren ildotik, “horixe baita gizarteak eskatzen duena, onartezina da Zapaterok gauza bat esatea; PSEko presidenteak, beste bat, eta lehendakariak, bestelako bat”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna