Eusko Alkartasunaren apustua EAJren jarrerarekin alderatu du, “Espainiako prozesu konstituziogilean parte hartzeko prest dagoena”

Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunaren idazkari nagusiak erabakitze eskubidearen gauzatzea defendatu du, Euskal Estatua sortzeko bidea bezala. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, EAren apustua EAJren jarrerarekin alderatu du Urizarrek, jeltzaleak Espainiako prozesu konstituziogilean parte hartzeko prest baitago, PSOEren eskutik.

“Independentzia prozesua gauzatzeraino iristeko aukera izan behar du” erabakitzeko eskubideak, Urizarrek aldarrikatu duenez. Zentzu honetan, PSOEren proposamen federalistak ez duela erabakitzeko eskubidea aitortzen gogoratu du, hori dela eta “Estatu espainolaren barruan dauden herriak, itxitako marko baten barruan geratuko lirateke nahiz eta Euskal Herria eta beste herrietako gizartea erabakitzeko eskubidearen aldeko hautua egin”.

Horregatik, EAJ “Estatu espainola izan behar dena eraikuntzan parte hartzeko prest egotea” kritikatu du Urizarrek, “euskal prozesu konstituziogiletik ihes egiten duen bitartean”. EAJ-PSOE hitzarmenaren ondorioak dira horiek, “eta jeltzaleak tresna erabilgarria bihurtuko dira”.

Aldaketa sakona izango litzateke EAJrena, “aurreko prozesu konstitugilean ez baitzuten parte hartu baina orain bai”.