Pariseko hilketak biolentziaren zentzugabekeriaren isla direla uste du Eusko Alkartasunak, eta azken hilabeteetan bortxa horrenbeste sufritu duen Parisekin elkartasuna adierazi du.

Aste honetan Orlando eta Parisen izandako biolentziak terrorearen alde guztiak kontutan izango duen konponketari ekiteko beharra argi utzi du.

Bakezaletasun militantetik, biolentzia ez dela inolako ideologia, ideia, sinismen, herri edo proiektu defendatzeko bidea azpimarratu eta bide hori kondenatu du.