Martin Aranburu (politologoa) Mende hasieratik Palestinako lur eremuan arabiarrek
eta juduek pairatzen duten gatazka politikoak une gozo eta gaziak bizi izan
ditu beti. Gaziak gehienetan; une gozo batzuetara ginen ohituak 1993an Oslon
izandako elkarrizketak zirela medio. 1987ko lehenengo Intifada errepikatu egin
zen iaz, eta alde baten zein bestearen erasoak bistan ditugu berriz ere egunero.
Desinformazioa nagusi denez, esfortzu bat egin nahi dut irakurleari azterketa
elementu gehiago eskaintzeko.
Aberastasun politikoaz hitz eginez, bi judu egonik
hiru iritzi daudela dioen topikoa egi bihurtzen da. Izugarrizko aberastasun
politikoa dago bertan. Debatea ez da Estatu palestinarraren ingurukoa soilik.
Horretaz gain bi dira eguneroko errealitate politikoaren ardatzak: estatuaren
parte-hartzea edo liberalizazioa eta es- tatuaren erlijioarekiko lotura.
Palestinan bi talde marxista-leninista daude
(FPLP eta FDLP), Palestinar Nazional Osasuneko Fronteak FPLPren bi eszisio,
Abou Nibal, Saika eta Fatheko kide batzuk biltzen ditu, inspirazio komunistako
beste alderdi bat ere bada, Fath (Arafaten alderdia) eta azkenik Hamas. Alde
juduan anitzagoa da eskaintza: alderdi ezkertiarren artean koka genitzake Alderdi
Laborista, Erdiko Alderdia, sindikalistak biltzen dituen Herri alderdia, rabinoen
eraginaren aurkako Shinoui (aldaketa) alderdia, Alderdi Komunista (juduak eta
arabiarrak biltzen dituen alderdi bakarra), Balad alderdi arabiarra, Mugimendu
Islamista, eta soldadu bakezaleak biltzen dituen Bakearen aldeko mugimendua
azkenik. Eskuinean Sharonen Likoud, bi alderdi errusiar eta arabiar guztien
kanporatzea defendatzen duten Tehiya (berriz jaiotzea) eta Moledet (aberria)
alderdiak daude.
Azkenik, alderdi erlijiosoak daude: Shas (Israelgo
hirugarrena, ekialdeko ultra-ortodoxoak biltzen ditu), Yahdout Hatorah (Torahko
judu batuak) eskuin anexionistarekin bat egiten ohi du, Deguel Hatorah (Shasen
ez dauden rabinoek osatzen dute), Mafdal (Osloko akordioen aurkako alderdi sionista)
eta Fedearen Blokea (kolonoen ordezkaria).
Aberastasun hau kontuan hartuta, bake prozesu
onuragarri baterako beharrezkoa den alde-bikotasuna lortzeko zailtasunez jabetzea
erraza da. Hortaz, Sharonek zein Arafatek oso zail dute juduen edo arabiarren
iritzia ordezkatzea edo aldaketekiko kontsensu minimoa lortzea. Europako hedabide
gehienek esplikatzen diguten ikuspuntua ez da guztiz zuzena, beraz: akordio
eza ez da Sharon eta Arafaten artekoa bakarrik, eta ondorioz konponbidea ez
datza bi gizon horien elkar ulertzean. Kontzeptu erratu asko esplikatzen dizkigute,
ezinbestekoetako bat hori izanik.
Bigarren artikulu baterako utzi dut aberastasun
politiko horrek gizartean duen isla. Ezezaguna baina miresgarria baita. *
Jatorria: Eusko Alkartasuna