Ustez urbanizatzekoa ez zen lurzoruan eraikitzen uzteagatik Fiskaltzak Andrés Alcalderi bi urteko kartzela zigorra, isuna eta ezgaitasuna eskatu dionaren berriaren aurrean, Eusko Alkartasunak honakoa argitzen du:

- Okondoko alkate ohia dimititzera behartu zuen Eusko Alkartasunak, alderdiaren ustez behar ez bezalakoa izan zen jokaera dela eta, horren ondorioz, askoz ere beranduago, Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra, isuna eta ezgaitasuna eskatu dio.

- Udalak inolako iruzurra edo behar bezalako jokaerarik ez egitea izan zen Eusko Alkartasunak hartutako erabaki eredugarriaren helburua, eta horrela, Andrés Alcaldek berak hartu behar izan du, era pertsonalean, hartutako erabakien ardura.

- Eusko Alkartasunak berehalako esku hartzea izan zuen Alcalderen jokaerak alderdiaren Kode Etikoaren kontra egiten zutela ikustean. Izan ere, Alcaldek berak esan zuen komunikabideetan ez zuela alderdiaren babesa, eta hori izan zen alderdia uzteko eta orduan bere alkateorde zenarengatik ordezkatua izatearen arrazoia.