Foru Komunitaterako aurrezki entitate publikoa errekuperatzea proposatu du Maiorga Ramirez, EH Bildu Nafarroako legebiltzarkideak: “CAN, bertako aurrezki kutxa publikoaren galerak ondorio txarrak izan dituenaren inguruan adostasun zabala dagoenez, UPN, PSN eta abarrek suntsitzen lagundu zutena berriro eraikitzea da hurrengo pausorik logikoena”.
Gaur Nafarroako Ganbarak egin duen Kontrolerako Osoko Bilkuran egin du Ramirezek proposamena, eta administrazioaren kudeaketaren ondorioz sortzen diren etekinak gizartera bueltatuko liratekeela esanda defendatu du EH Bilduren jarrera. Gainera, “errentagarritasunaz gain gizartearentzat onura bilatzen duen entitatearekin lan egiteko aukera izango luke nafar jendarteak”, adierazi du eakideak.