Tontxu Campos (Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko foru diputatua eta Eusko Alkartasuneko kidea)  XX. mendean aldaketa
  ugari gertatu dira batez ere enpresa munduan, eta orokorrean gizarte osoan.
  Aldaketa horietatik garrantzitsuena emakumea gutxi-gutxika enpresaratzea izan
  da, bai soldatapean oraindik jarduera tasak oso urrun daude gizonen tasetatik
  (%65ekoa, %42,6koaren aldean); hala ere, azken urteotan langabe kopurua
  etengabe gutxitu da, gure autonomia erkidegoan %15,2koa, gizonezkoen %6,2koaren
  aldean 2001ean (Para, Eustat) zuzendari edo enpresaburu gisa. Hala, tradizioz
  gizonarena zen (gutxiago kualifikatuta dauden lanak izan ezik) espazioa berreskuratzen
  da.
Alabaina, ezin
  dugu gai hau zenbakien kontu honekin gutxitu. Ez da gizon-emakume arteko erlazioa
  zein den jakin nahi mimetikoki ratio jakin bat eramateko enpresa, kultura, kirol
  eta abarren mundura. Nire iritziz, beste bat izan behar da eztabaida. Gizarte
  honek bere buruari galdetu behar dio nork egin dezakeen zer, nork dituen postu
  edo lan zehatz bat betetzeko gaitasun eta jokaera, berdin delarik zein den sexua
  edo pertsona gisa banakatzen gaituzten gainerako ezaugarriak. Hau dugu auziaren
  iltzea, gizakiak gara eta gure gaitasunak frogatzeko aukera izan behar dugu,
  baita gure ametsak lortzeko aukera ere.
Horretaz gain,
  gizarte bezala XXI. mendean aurkitzen dugun beste erronka bat hauxe da: kide
  guztiei aukera berdintasuna eskainiko dien sistema bat eratzea.
Industri Iraultzaren
  hasieran, enpresak gizakia eragiletzat hartzen zuen. Gutxi-gutxika ikusi zen
  bihotza genuela. Orain, oso argi dugu gizakiok burua ere badugula. XXI.a ezagutzaren
  mendea izango da, eta, beraz, gizakion mendea.
Ez dakit orain
  hasten dugun mende hau emakumearen mendea den, nahiz eta batzuek horrela agerrarazi.
  Baina nik aski izango nuke mende hau gizon eta emakumeak gizarte justuago, aurrerakoiago
  eta solidarioagoa egituratzeko gai diren mendea izatearekin, hau da, pertsonak
  diren moduan baloratuko duena eta bikoteei euren lanbide garapena eta familiako
  bizitza erraztuko diena.
Aurrerapena deitzen
  dugun horrek ez badigu laguntzen gizartean dauden aldeak gutxitzera, ezingo
  dugu esan inoiz gizarte justuago eta solidarioagoa eraikitzen ari garela. Hau
  da gure erronka, eta gure esfortzu eraginkorrenak eskaini behar dizkiogu erronka
  horri.
Jatorria:  Eusko Alkartasuna
					
						
                                         	
                                         	
					


