Bake prozesuaren inguruan, eta konkretuki Loiolan gertatuari buruzkoa gauza asko esaten ari da. Zer dauka esateko EAk han gertatutakoari buruz, eta zuen ustez, ezer onik atera daiteke beste prozesu bati ekiteko? peio Prozesu guztietatik atera behar ditugu ondorioak. Argelen eta Lizarran gauza asko ikasi genituen, baita azken prozesu honetan ere. Laburtzearren, bi ondorio nagusi: Euskal Herrian ordezkaritza politikoa duten alderdi guztien arteko mahaia eratu ezean prozesua beti izango da herrena, alderdikeriak nagusitu egiten baitira, eta, bestalde, ezin zaio ETA erakundeari ordezkaritza politikorik onartu, praktikan PSOEk egin duen bezalaxe. Zer moduzko giroa duzue alderdi barruan? Ahaztu dira haserreak? aintzane Haserreak ahaztea zaila izaten da. Zorionez, borroka garaiak ahaztuak ditugula dirudi, eta bateratasuna dago EAk Euskal Herrian duen funtzioari buruz. Aldaketa prozesu batean gabiltza gu, egunez egun apur bat gehiago aldatuz. Ez al da garaia EAJ ahaztu eta benetako interes abertzale aurrerakoia dutenen arteko batasuna lortzeko? Batasun horrekin herri honi ilusioa itzuliko genioke. Batasun hori ezker abertzalea, Aralar,EA eta EAJko benetako abertzaleekin osatzea egokia litzateke? enrike Amets ikaragarri polita da hori. Errealistagotzat jotzen dut EAJ ezkerretik presionatuko duen bloke ezkertiar eta independentista baten eraketa, zeuk esaten duzun aliantza handi horren lehendabiziko urrats moduan. Bloke hori eratu ezean EAJ erosoegi dago euskal politikagintzan. ELA ere ezinbesteko pieza da estrategia horretan guretzako. EAri eman izan diot bozka, baina Euskal Y-ren inguruan duen jarrera ulergaitza egiten zait. Zu munstro izugarri horren alde zaude? aitor Mugikortasuna da arazoa. Errepideen bolumena gutxitzen badu onuragarria izango da, betiere trenbide sare bateragarria baldin badu ondoan. Halere, onartzen dut debate publiko gutxi egin dela eta gai hori kontsultan onartu behar genukeelaa Berria

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Martin Aranburu