· Alderdiak Berdintasun Batzordea osatu du ere

Mari Jose Mangado da Nafarroako hiriburuko Eusko Alkartasunaren koordinatzaile berria. Mangadoren hautagaitza atzo Gasteizen egindako Batzar Nazionalean onartu zen. Biltzar Nazionalak onartutako eta indarrean dauden alderdiaren estatutuek adierazten duten moduan, Batzar Nazionalari dagokio hautagai-zerrenda horiek onartzea ala ez. Aurretik gainerako hiriburuetako koordinazioekin egin zen bezala.

Era berean Batzar Nazionalak Berdintasun Batzordeko kideak aukeratu zituen. Jasone Giraldo, Iria Epalza eta Mikel Oribe batzorde hau osatuko dute. Bileran, besteak beste, udal eta foru, eta Nafarroako Parlamentuaren hauteskundeen balantzea egin zen, egungo egoera politikoaren kokapena eta aurreko ekitaldiko kontuak eta egungo aurrekontua onartu ziren.