Eusko Alkartasuna maiatzaren lehenengoko ospakizunetara atxikituko da. Data honek, langileon enplegu ziurra eta kalitatezkoa, soldata egokia eta bizi baldintza duinaren aldeko aldarrikapena gogoratzen du.

Zentzu honetan Eusko Alkartasunak:

1.- Maiatzaren lehenengoa aldarrikapenaren aldeko eguna dela egiaztatzen dugu. 1886 garren urteko maiatzaren lehenengotik gaur arteraino egoera asko aldatu da. Langileon borrokak, gizarte arloan, lorpen garrantzitsuak ekarri ditu. Baina, gaur egun oraindik, munduan desberdintasun egoerak eta gizarte bazterkeria egoerak dihardute, horregatik, orain baita ere, berdintasunaren aldeko eta bazterkeriaren kontrako ekimenak beharrezkoak dira.

2.- Giza eskubideen aldeko defentsa eta lan eskubidearen aldeko defentsa egun oraindik beharrezkoa dela egiaztatzen dugu. Garatutako gizarte batetan txertatuta gauden honetan, arazoak beste batzuk dira. Globalizatutako ekonomia honetan, Euskal Herriko langileok, enplegu egonkor baten alde, soldata duina eta denok lortu nahi dugun ongizatearen eskubidea aitortuak izan daitezela defendatzen dugu, honek etorkizun hobeago bat eraikitzea ahalbideratuko bait du. Eta eskubideen aitorpena errealitate bihurtu behar da. Zentzu honetan erakunde publikoek eskubide hori bermatu beharko dute.

3.- Giza Eskubide guztiekin gure konpromisoa azaltzen dugu, noski, bai eta enplegu eskubidearekin ere, pertsona guztientzat, une oro. Horregatik, pertsona ororen gizarte barneratzea eta lan barneratzearen aldeko ekimenekin jarraitzeko borondate politikoa eta apustu tinkoa azaltzen dugu, beti ere, kontutan izanik gizarteko segmenturik ahulenei zuzendutako ekimen bereziak beharko direla; hala nola emakumeak, gazteak, atzerritarrak, gizarte bazterkeria jasateko arriskurik handiena duten giza taldeak.

4.- Azken helburua eta inolaz ere alderatu ezin daitekeena erabateko enplegua da, kalitatezko lanpostuekin, iraunkorrak eta soldata duinekin. Beraz, prekarietatearen kontrako eta enpleguaren aldeko borrokarekin jarraituko dugu, hau geroz eta kalitate hobeagokoa eta ziurragoa izan dadin. Izan ere, errealitatea da, egun oraindik enpleguarekin arazoak dituzten euskal herritarrak egon badaudela , bai oraindik lan merkatuan sartzeko aukerarik izan ez dutelako edo lan baldintza prekarioetan daudelako.

5.- Pertsonak, gizarte justizia eta elkartasuna oinarritzat hartuko dituen beste gizarte eredu bat aldarrikatzen dugu.

6.- Gizarte Segurantza eta lan harremanetarako marko propioa exijitzen dugu. Hau ezinbesteko tresna da, euskal erakundeetatik euskal langileen beharretara eta euskal enpresen beharretara egokitutako enplegu politikak diseinatzeko eta euskal herritarrei ongizate maila duin bat eskainiko dien gizarte babeseko sistema garatzeko. Lan eta Gizarte Segurantzaren erakundea gizartearen errealitatetik hurbil finkatzeak, gizartearen erronka arrakasta maila handiago batekin erantzutea ahalbideratzen du.

7.- Gizarte eragile guztiekin batera, elkarrizketa sustatzeko prest gaude, marko juridiko berri baterantz abiatzeko, langileek ongizate maila handiagoa izan dezaten. Erronka honetan gizarte eragile, politiko eta erakundeen arteko elkarrizketa eta adostasuna oinarri hartuta lan egingo dugu.

Euskal Herria, 2005-05-01

Jatorria: Eusko Alkartasuna