EH Bilduko lehendakarigaiak, Maddalen Iriartek herritarren neurrira egindako trantsizioa proposatu du gaur Eusko Legebiltzarrean egin den lehendakaria izendatzeko Osoko Bilkuran. Errealitateari erabat lotutako diskurtsoa egin du Iriartek, hezkuntza, industria, enplegu eta osasun arloetako proposamen zehatzetan oinarrituta.

“Etsitu ez den gero eta jende gehiago dago eta aldaketarako prest dago”, esan du azken hauteskunde autonomikoetan boto gehien igo dituen lehendakarigaiak. Hori dela eta, trantsizio “arlo sozialean aurreratua, sistema publiko indartu batean oinarritua, pertsonen bizitzak erdigunean jarriko dituen transizio feminista eta ekologikoa” proposatu du.

Aitzakiarik gabe neurriak hartzeko unea dela insistitu du Iriartek “berandu baikabiltz esparru askotan”. Lehenik egin behar den lana “une honetan premiazkoak diren esparruak dira, hala nola osasun krisia, hezkuntza eta enplegua” eta baita ere “Euskal Herriak herri gisa dituen erronkak”.

Hemen irakur dezakezu Maddalen Iriarte, EH Bilduren lehendakarigaiaren hitzaldi osoa. Eusko Alkartasunaren ibilbide instituzional historikoarekin oso bat dator Iriartek esandako.

2020-09-03

Parlamentuko Lehendakari andrea, legebiltzarkideok, jaun-andreok, egun on!

Ekintzarako garaia da. Ekinez egiteko garaia. Paralisia albo batera utzi eta mugitzen hasteko garaia.

Inprobisazioari uko egin eta etorkizuna jorratzen hasteko garaia.
Erosotasunetik irten eta arriskuak hartzeko garaia.

Asko dagoelako jokoan, eta datozen hilabeteotan oraindik gehiago egongo delako.
Euskal Herriak, Parlamentu honek ordezkatzen duen gure herriaren zati honek, ezin du noraezean jarraitu.
Neurriak hartzeko unea heldu da, aitzakiarik gabe.
Begirada bikoitzaz. Une honetan premiaz erantzuna behar duten gaiei irtenbidea emateko krisi sanitarioa, ekonomiko eta psiko-sozial honetan… eta herri gisara datozen urteetan egin beharreko aldaketa estrategikoak aztertzeko eztabaidatzeko eta erabakitzeko.

1579 pertsona hil dira azken sei hilabeteotan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusak jota. Milaka eta milaka egon dira ospitalean, eta gaur bertan ehunka lagun daude oraindik.
Koronabirusak ispiluaren aurrean jarri gaitu. Gizarte moduan ditugun ahuleziak agerian utzi dizkigu, azkartu egin ditu baina baita indar guneak zeintzuk diren erakutsi ere.
Eta argi utzi du derrigorrezkoa dela politika egiteko modu berri bat, gobernantza modu berri bat.

Krisiak agerian utzi du zerbitzu publiko indartsuen beharra. Ez da izan arlo pribatua, osasuna, zaintza edo hezkuntza bezalako oinarrizko zerbitzu publikoen gurdiari tira diona.

Pribatizazioak, eta eredu neoliberalaren beste hainbat paradigma goitik behera erori dira.

Krisiak agerian utzi du gure herriaren martxa, baita martxa ekonomikoa ere, gaizki ordaindutako eta modu prekarioan lanean ari diren gizon-emakumeen bizkar dagoela.
Nekazari, arrantzale, baserritar, banatzaile, garbitzaile, supermerkatuetako langile, txofer, irakasle, erizain, medikuak izan dira herri hau bizirik mantendu dutenak.

Ez administrazio kontseiluetan esertzen den inor.
Eta irakaspen horrek luzaroko ondorioak izango ditu.

Krisiak agerian utzi du, horrekin batera, emakumeen indarra. Osasungintzan, birusari lehen lerroan aurre egin diotenen artean, emakumeak gehiengo dira.
Gauza bera irakaskuntzan.

Eta zer esanik ez zaharren egoitzetan lanean ari direnen artean.
Eta emakumeak izan dira, etxean norbait gaixotu denean, haren ardura zuzena hartu dutenak, kasu gehien gehienetan. Eta hori horrela izanik, gaur egun oraindik, hemen, berdintasunaren kontrako eraso eta oztopo ugarirekin jarraitzen dugu: Heldu da horiekin guztiekin amaitzeko unea behingoz. Orain.

Izan ere krisi honek agerian utzi du emakumeok pairatzen dugun era guztietako biolentzia, etengabeko biolentzia. Jendarte honek sufritzen duen beste pandemia bat.

Koronabirasaren krisiak, gainera, gure lehentasunak berraztertu eta berrezartzeko aukera eman digu. Familia, etxekoak, lagunak…eta maitasuna, zoriontasuna, hitz inportanteak bihurtu dira.

Ikusi dugu kapitalismo globalak bultzatutako eredutik urruntzea posible dela.

Gutxiago kontsumituta, energia gutxiago gastatuta ere, aurrera egin dezakegula, eta pertsona bezala eta herri bezala balio argirik ez duten gastuetan xahutzen dugun dirutza, behar bada, hobe genukeela zientzia eta teknologiara bideratu, hezkuntza eta ikerketara.

Guk atzera pausu bat ematea nahikoa izan da, naturak bi aurrera eman ditzan, gas-isurketa txikiagoak, espazio berreskuratuak…Orain arteko eredua aldatzeko behar hau, zalantzarik gabe, debate publikoaren erdi-erdian dago.

Eta krisiak agerian utzi du elkarlanaren, kooperazioaren, auzolanaren eta burujabetzaren garrantzia. Toki batzuetan argi ikusi da emaitza bikainak eman dituelako; Ehbildu gobernuan dagoen udalak erakusle garbia izan dira, beste kasu batzuetan, argi ikusi da oinarrizko balore horiei uko egiteak zein ondorio dakartzan.

Horiek izango dira datozen urteetako politikagintzaren ardatz nagusiak, eta horiei heldu behar diegu premiaz. Edukiei eta formei. Zer egin eta nola egin. Elkarrekin baitoaz biak.

Eta ideia hau bereziki azpimarratu nahi dut: elkarlan eta kooperaziotik bakarrik lortuko ditugu eduki sendoak.
Ez inposiziotik, ez adhesioa aukera bakartzat ematetik, ez eragile sozialak etsaitzat hartuz, herritar talde antolatuak, ez Gobernua herritarren gainetik dagoela pentsatuz.

Horregatik Trantsizio bat proposatzen dut.

Eta Trantsizio honetan Eh Bilduk izan nahi du herri honetako emakume eta gizonentzako heldu leku.

Guk eskua luzatu dugu eta milaka herritarrek esku hori heldu dute.
Frente a “esto es lo que hay” tenemos la certeza de que cada vez hay más gente que no se resigna y que está dispuesta a cambiar.

A cambiar porque nuestro futuro y el futuro de nuestras hijas e hijos depende de ese cambio. Porque sabemos que hay aspectos en los que ya vamos demasiado tarde.
Por eso proponemos una transición.
Una transición. Feminista, ecológica, avanzada en lo social, basada en un sistema público reforzado. Una transición en la que pongamos las vidas de las personas en el centro, los cuidados en el centro.

Herritarrak zaintzeko eta babesteko trantsizioa. Elkar zaintzen duen eta babesten duen komunitate baterako.

Konfinamendu egunetan Angela Davis ekintzaile feministak eta Naomi Klein idazle eta ekintzaileak izandako elkarrizketa bat izan dut gogoan “normaltasun berriaz” behin eta berriro hitz egiten den garai honetan.

Kleinek dio “Batzuk normaltasunaz hitz egiten dutela baina normaltasuna KRISIA zela. Zaurgarrienek, emakumeak, langileak ordaindutako krisia.

Eta Davisek hari horri tiraka dio “horregatik nahitaez erantzunak feminista izan behar duela, krisiaren lehen lerroan emakumeak daudelako”.
Agian pentsatuko du norbaitek hemen ez dela hori gertatzen.

Jule Goikoetxea EHUko irakaslea buru Emakunderentzat egindako “EAEko demokrazia patriarkala” lanean oso argi ikusiko duzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ere emakumeen ongizatearen adierazleei begiratu ezkero, guztiak, denak, behera egiten dutela. Jendartea eta bere egituretan nagusi dela patriarkatua.
Premiazkoa da, beraz trantsizio feminista.
Trantsizio bat zientzia kultura eta hizkuntza XXI. mendera ekartzeko. Pizkunde berri bat kulturalki.
Trantsizioa bat herri honetako gazteak, prekarietatea eta krisia, krisiaren atzetik baino ezagutu ez dutenak bizitza proiektu duinak egin ahal izan ditzaten, herri honek behar duen aitzindaritzan protagonista nagusiak izateko.

Trantsizio bat izango direnei zor diegun herentzia uzteko.

Badakigu bidea ez dela erraza izango, badakigun bezala herri honek oso garai zailetan jarri duela bere inteligentzia kolektiboa, bere indarra eta konpromisoa egoerak aldatzeko. Eta aldatu ditu eta eraiki du, asmatu du eta altxatu da eta aurrera egin du.

Nik herri honi esan nahi diot herri honetako proiektu handiak aurrera atera diren bakoitzean bezala, herritarren inplikazioa, euren hitza eta erabakia, ekintza bihurtzea ezinbestekoa dela.

Horregatik Herri akordioak aldarrikatzen ditugunean, herritarrak erabaki horien erdian jartzea beharrezkoa dela.

Ezin du honek izan lau urtez behin herriari galdetu eta botere eremu batzuk osatzeko bide bat, bestela azken hauteskundeetan bertan ikusi dugun desatxekimendua zabaltzen joango delako horrek izan ditzakeen ondorio lazgarriekin.

Herri akordioak herritarrei erantzunak emateko dira, herritarrak erdigunean jarriz, herritarrak babesteko dira, Herri akordioak dira honaino ekarri gaituzten politika publikoak norabidez aldatzeko. Nik eta guk aldaketa hori lideratu nahi dugu.

Berriz egingo dut azken hilabeteetan sarri egin dudan galdera: Ikasi al dugu zerbait azkeneko krisitik?

Guretzat ez dago Herri akordiorik herritarrak bazterrean utziko badira, behar gehiena dutenak ahaztuko badira, krisi hau ere betikoek ordainduko badute, krisi hau ere herritarren bizkar eta eliteen mesedetan gaindituko bada.

Jendea babesteko, jendeak bizitza proiektu duinak egiteko, gu eta gure ondorengoak planeta bizigarri batean bizitzeko, emakumeak pairatzen dugun bortxazko pandemiari aurre egiteko, munduko “hamaika” mediterraneotan hiltzen direnen aurrean beste alde batera ez begiratzeko.

Eskubide guztiak, pertsona guztientzat izan daitezen benetako elkarbizitza bat lortuko badugu, aldaketa beharrezkoa da.

Hauxe da proposatzen dugun trantsizio horretarako zorua, justizia sozialerako oinarria.

Eta honegatik guztiagatik ezinbestekoa da herri honek bere etorkizuna erabakitzeko tresna guztiak izatea.

Sarritan entzun dut azken egunotan herri honetako proiektu politikoa, proiektu nazionala eztabaidara ekartzeko unea ez dela.

Orain inoiz baino gehiago da unea!

Azaldu ditudan erronka horiei, galdera horiei, herritarrek dituzten beharrei erantzuna emateko baliabide guztiak behar ditugulako. Herritarren hitza eta erabakia errespetatuz.

Proponemos un transición para un cambio de rumbo, porque si seguimos haciendo lo mismo nunca el resultado podrá ser diferente nunca podremos responder a la gente como se merece.

Hablemos, por tanto, de lo que nos preocupa.
Somos madres, padres, somos cuidadoras, tenemos amigas en los institutos, ikastolas, escuelas… a nuestro hijo le han hecho una PCR… le ha dado negativo…. le ha dado positivo… hay compañeros en ERTEs, tenemos hijas, hijos sin trabajo, o con trabajos precarios…

Miles de personas asistimos angustiadas hoy a las horas previas al comienzo del curso escolar. Maestras, maestros, madres, padres, chicas y chicos que afrontan con temor un curso lleno de dificultades.

Hezkuntza ez da hitz soil bat; hezkuntza ez da eduki kurrikular huts bat; hezkuntza da herri honen eta gizarte honen ardatz eta etorkizuna. Hezkuntzak izan behar du genero, klase eta hizkuntza-arrakalak ezabatzeko balio behar duen tresna. Hezkuntza da aukera-berdintasuna bermatu behar duena, herritarren ongizatearen oinarria.

Eta Hezkuntza izan da, zoritxarrez, krisi honetan administrazioak modu zabar eta traketsean kudeatu duen arloa. Aukera galdu bat.

Maskarak, gel hidroalkoholikoa, ura eta xaboia derrigorrezkoak dira, bai; baina derrigorrezkoa da, aldi berean, geletako ratioak jaistea, ahal den neurri guztian eskolak aire librean ematea; protokolo argiak izatea infekzio kasuak gertatzen direnerako.

Eta horiek bezain inportante, edo inportanteago, egoera honek guztiak gure haur eta gazteengan izango duen inpaktua kontuan hartzea:

kurrikuluak adaptatzea, benetan garrantzizkoa eta hain garrantzizkoa ez dirudien edukia banatzen jakitea, zaintzarako hezkuntza oinarri eta ikaslearen behar afektiboak erdigunean jarriz; langileen osasuna, ez fisikoa bakarrik, zaintzeko planak prestatzea…

Eta batez ere aukera galdu bat izan da gauzak egiteko beste modu bat erakustea; lan kooperatiboa bultzatu, akordioak lortu eta inposaketatik urrundu, zentroen benetako autonomia sustatu, udalekin kolaboratu, eragileekin lankidetzan aritu….

Será responsabilidad directa de la administración que el suministro de máscaras y demás material no falle en la primera semana, pero para el resto de cuestiones es urgente tomar decisiones sobre número máximo de alumnos por aula (no podemos desaconsejar reuniones de más de diez personas en casa y juntar 20 en un aula), hay que bajar los ratios a 15 lo que requerirá contratar más personal para conseguir ese objetivo. Vamos a ponernos a adaptar los contenidos curriculares de verdad, vamos a cuidar también la salud de profesionales y alumnado de manera integral, y todo ello debemos hacerlo desde el acuerdo, desde la cooperación, dando la palabra a profesores y trabajadoras, sindicatos, ayuntamientos, madres, padres y al alumnado.
Demostremos que creemos en los valores que inspiran a nuestro sistema educativo, y pongámonos manos a la obra también para ir construyendo las bases de la educación del futuro.

Azken hamarkadako murrizketa ekonomikoek, Hezkuntza sail ezberdinen utzikeriak eta Espainiarekiko menpekotasunak gure hezkuntza-sistema blokeora kondenatu dute.
Euskal Herria Bilduk hezkuntza-sistema publiko burujabe baten aldeko apustua egiten du, unibertsala, laikoa, euskaldun eleaniztuna eta inor atzean utziko ez duena, inklusiboa eta konpentsatzailea.
Euskal curriculumean oinarritua, pedagogia feministak erabiltzen dituena, zentroen autonomian sinesten duena, udal eta tokiko erakundeen parte hartze zuzena duena…

Eta legealdi honen zeregina izan behar du eduki hauek aintzat hartuko dituen trantsizio horretarako Euskal hezkuntza Lege berri bat onartzea, agente guztien arteko prozesu parte hartzaile, garden eta demokratiko baten emaitza gisa. Lege bihurtuko den benetako Herri Akordio bat.

Hezkuntzak lan-munduarekin izan beharreko lotura ere sakon aztertu beharko da.
Lanbide Heziketak eta Unibertsitateak berak, baina lan-munduan sartzeko aukerak bermatu diren modu berean, Hezkuntza-sistemak ezin du izan eskulan merke eta kualifikatua sortuko duen hornidura-sistema hutsa.

Hezkuntza hori baino gehiago da.

Hezkuntzarekin batera etorriko da ekonomiaren eta herriaren garapena, baina baita sormen kulturala ere; hezkuntzaren eskutik etorriko da ikerketarako grina eta gauzak berritzeko joera.

Mundu osoan erreferente izango den hezkuntza-sistema bat da gure helburua, Herri jakintsu bat nahi eta behar dugulako, euskalduna eta eleanitza, mundua gurera ekarri eta geurea mundura zabaltzeko aukera emango diguna, jakinduria sustatuko duena. Herri honek badu horretarako talentua. Orain borondatea behar da.

Hezkuntza euskaldun eta eleanitza aipatu ditut, aipamen berezia egin nahi nuke, euskarak pandemian izan duen galerari dagokionez, herritar askoren euskararen arnas-gune bakarra eskola delako. Honen aurrean neurriak hartu behar dira eta gure hizkuntzak dituen erronkak zehatz diagnostikatzera eta irtenbideak aurkitzera eraman behar gaitu.
Herri osasuntsu bat behar dugu.

Euskal osasun sistemaren ahuldade eta indarguneak agerian utzi ditu koronabirusak.
Zalantzarik ez, Osakidetzako profesionalak dira indargune nagusia, eta uste dut aurtengo udan egiten ari diren lanak udaberrian egindakoak izandako txalo maila bera merezi duela.

Ahulezietan, urtetako atzerakada eta murrizketak agerian gelditu dira.

Euskal Autonomi Erkidegoan gastu sanitario publikoak atzera egin du azken urteotan. 2018Ko azken datuak BPGren %5,3an jartzen gaitu.

Ese porcentaje del 5.3% en gasto sanitario público no solo está por debajo de la media europea, sino que ha retrocedido desde el máximo del 6,3 que tuvimos en 2009. Y eso, que es fruto de las prioridades que han establecido los últimos gobiernos de aquí, tiene un coste: sufre la salud de la gente.

Egoera hori hasiera-hasieratik irauli beharra dago, eta helburuak izan behar du lau urte barru gure osasun-gastua Europako bataz-bestekoaren pare egotea, lehentasunak ondo ezarriz.
Eta horietako bat da osasun-publikoa.

La salud pública no solamente es el conjunto de instrumentos que deben permitirnos hacer frente a crisis como la del coronavirus.

La salud pública es salud comunitaria, un aspecto que las últimas administraciones han tenido relegado en el cajón de los trastos olvidados, La salud pública es la que garantiza que comemos alimentos sanos, la que permite estudiar cuáles son los problemas de salud que más nos inciden, la que hace seguimiento de las epidemias, la que nos va enseñando cuál es la mejor estrategia como sociedad para hacer frente a los problemas…la misma salud pública que durante esta crisis ha estado absolutamente desbordada por una carencia de medios estructural.

En atención primaria, en los centros de salud, en 2009 gastábamos algo más de 540 millones de euros, y en 2018 no llegamos a 530 millones. Y esto no son porcentajes, son números absolutos. Números que nos permiten explicarnos mejor por qué lleva años desbordada y ahora al borde del colapso la Atención Primaria. Es necesario por ello el refuerzo de la plantilla, contratando al menos 300 profesionales más.

Estas son las cifras, que se resumen en ese 5,3% del PIB, con un descenso continuo en los últimos 8 años.

Hauek dira Osakidetzaren egoera esplikatzen duten zenbakiak. Eta horiek jakinda hobeto ulertzen da koronabirusak gurean izan duen eragina.
Osasun-gastua handitzearekin batera, derrigorrezkoa da Osakidetzak bizi duen prekarizazio eta tenporalitate tasak, %40 inguruan dagoena, modu urgentean jaistea, OPE zabal eta garden bat deituz berehala. Ospitaleko arreta eta lehen mailako arretaren artean gastu globala berrantolatzea, lehen maila indartuz. Osasun mentalari arreta jarriz, Itxaron-zerrendak modu gardenean kudeatzea. Pribatizazio orori uko egitea. Onkologikoa eta Tolosaldeako ospitalerako, erakunde sanitario integratua publifikatzeko. Beharrezkoa izango da emergentzien egitura hobetzea.

Egiturazko neurriak hartzea, hitz batean, eta ez orain arteko administrazioak egin duen moduan, han eta hemen partxeak jartzea eta propaganda eta marketinaz janztea.

Horrekin batera, Osasun Publikoaren euskal legea onartu behar da; arlo honetako eskumen guztiak hemengo erakundeen esku utziz, hasi udaletatik eta Eusko Jaurlaritzaraino: Osasun kontuetan ere, nahi eta ezkoa dugulako burujabetza.

Beste horrenbeste esan dezakegu zaintzari buruz.

Behin eta berriro errepikatu dut azken asteotan, eta berriro esango dut gaur: ni ez nago prest, gure taldea ez dago prest, adineko jendearen egoitzetan ehunka lagun hiltzen ikustea gauza naturala dela onartzeko.
Ez gaude horretarako prest!
Baina sei hilabete pasa ondoren, ez da sakoneko neurririk hartu egoerari buelta emateko. Behar beharrezko da administrazioak egoitza guztiak interbenitzea, eta bertan bizi direnei ahalik eta bizi-baldintza onenak eskaintzea.

Horrek esan nahi du, gutxienez, egunean bi orduko arreta zuzena jasotzea pertsona bakoitzak. Eta horrek esan nahi du langile nahiko izatea egoitzetan, soldata eta lan-baldintza duinak izango dituzten langileak.
Egoitzetan bizi direnak ez ezik, beste milaka pertsonaren zaurgarritasuna ere agerian gelditu da, eta uste dugu iritsi dela ordua zaintzan eta oro har zerbitzu sozialetan ordena jartzekoa.
Ez gara karitateaz ari, bakoitzak ahal duen moduan egiten duen karitateaz. Eskubideez ari gara!

Herri aurreratu batek, herri justu batek, herri duin batek eskaini beharreko zerbitzuaz. Denok beharko dugu gure bizitzaren uneren batean zainduak izan; denoi gerta dakiguke egoera larrian utzi gaitzakeen gorabeheraren bat, eta une horretan erakutsi behar du herri batek erantzunak emateko gaitasuna duela.

Zerbitzu publiko eta eskubide gisa, beraz, zaintza berrantolatu beharrean gaude, eta horretarako beharrezkoa da Euskal Zerbitzu Sozialen Erakunde Publikoa sortzea, Gizartekintza.
Bere gain eta bere barne hartuko dituena, udal eta diputazioekin behar den koordinazio guztiaz, eskubideen aitorpena eta zerbitzuen kudeaketa integrala.

El actual caos de los servicios sociales, con la ciudadanía desorientada sin saber a qué ventanilla tiene que acudir para cada cosa, con notables diferencias según el territorio en el que vivimos, debe terminar y debemos elevar los servicios sociales a un servicio público esencial propio de un país moderno y avanzado.
Zaintzarekin batera, gainera, eskubide gisa aitortu beharra dago pertsona bakoitzaren autonomia materiala eta erabateko integrazioa.
Berehala aztertuko dut ekonomiaren eta lan-munduaren inguruko ikuspegia, baina zoritxarrez gaur egun lana izateak ez du bermatzen pertsona batek bere bizitza-proiektua aurrera eramateko aukera.

Gure artean, gutxienez,100.000 pertsona baino gehiago pobreak dira enplegu bat izan arren, lan merkatuan dagoen egiturazko prekarietatearen ondorioz.

Pertsonen babesak beraz ezin du enpleguaren inguruan biratu, ez horren inguruan bakarrik behintzat. Gainera, gobernuaren azken datuen arabera, 334.000 pertsona bazterketa-egoeran daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, orain 5 urte baino 79.000 gehiago. Oro har, pobreziaren inguruko datuak eta euren bilakaera oso kezkagarriak dira, eta azken urteetan datu horiek igo egin dira etengabe.

Pertsona horiek guztiek, eta pandemiaren kolpe gogorra jaso duten berriek, behar dute babesa, eta horretarako Diru-Sarrerak bermatzeko Errentaren legea aldatu egin behar da, norabide egokian: murrizketak ekidinez, azken urteetan egindakoak ezabatuz eta eskubidea zabalduz, pertsona gehiago babesteko.

Eta haurtzaroan bereziki inpaktatzen duten egoerei aurre egiteko, 23 urtetik beherakoentzat 120 euroko oinarrizko errenta unibertsala ezarriz.

En definitiva, contar con servicios públicos sólidos, bien equipados, que trabajan cada día en favor de la ciudadanía, que innovan…deben ser una de las señas de identidad de este pueblo. Con trabajadoras y trabajadores que se sientan orgullosos del servicio público en el que trabajan.

Porque la Educación Pública, u Osakidetza, o la televisión pública no son, no pueden ser, patrimonio de ningún Gobierno. Son patrimonio de toda la sociedad.

Horiek, nahi eta ez, sendo mantendu behar ditugun zerbitzu publikoak herri honi zutik eutsi nahi badiogu.

Eta horiei eusteko derrigorrezkoa izango dugu finantziazio iturri nahikoak lortzea. Horrek esan nahi du ekonomia osasuntsu bat behar dugula, enplegua bereziki zainduko duena, eta orain aletuko dudan moduan, iruditzen zait heldu dela unea eredu ekonomiko berri batera jauzia egitekoa.

Ekonomia eta enpleguaren babesa dira une honetan gure ardura nagusienetakoak.

Datuak gordinak dira, oso gordinak. Eboluzioa ikusi beharko da, baina Euskal Autonomi Erkidegoaren Barne Produktu Gordina %20 baino gehiago erori da, EUSTATen hasierako datuen arabera.

Gizarte Segurantzaren afiliazio datuek diote martxo hasieran krisia hasi zenetik abuztuko azken egunera arte, ia 38.000 afiliatu gutxiago daudela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ogasunek esan dute zerga-bilketan zuloa ia %20koa dela. Gordinak, eta larriak.

Presazkoa da orain talka-neurriak hartzea, batetik, eta oinarri sendoagoak izango dituen etorkizun bat jorratzen hastea, bestetik, benetako trantsizio ekonomiko bati ekinez. Ekonomia berdeagoa, jasangarriagoa, zientzia eta teknologian oinarritua, digitalizazioan oinarritua, arlo honetan ere heldu da XXI. mendera jauzi egiteko unea.

Pandemiaren kontextuan, osasuna eta ekonomia aurrez aurre jarri nahi izan zaizkigu, baina dikotomia faltsua zen, eta faltsua da.

Cuanto más eficientes han sido los países en combatir el coronavirus menos dañada ha resultado su economía. Y dentro de esa eficiencia, sin lugar, a dudas, se incluye el sostenimiento por el tiempo necesario de las medidas restrictivas, eludiendo errónea tentación de levantar de forma prematura y en nombre de la economía las medidas de protección colectiva.
Tentación en la que algunos han caído y que nos lleva a un mayor deterioro en la salud y también en la economía. A los hechos me remito… El mejor ejemplo lo vemos en el Reino Unido o en España, pero lamentablemente también aquí en Euskal Herria, donde salimos mal parados tanto desde el punto de vista sanitario como económico.

Ya estábamos a la cola de Europa en datos de paro general, y no digamos ya los referidos al paro juvenil, en que doblamos la media europea, o los de la brecha salarial entre mujeres y hombres, que se acerca al 25%.

Datu kuantitatiboak onak ez, eta zer esanik ez kualitatiboak. Behin-behinekotasun tasa altuak, ziurgabetasuna, soldaten debaluazioa, borondatezkoa ez den partzialitatea…. prekarietatea egiturazko bilakatu da gurean.

Testuinguru honetan eta bizi dugun egoeraren larritasunaren aurrean, Enplegu politiketan orain arte eman diren inertziak gainditu eta politika publiko esanguratsuen bidez lidergo eta ekimena berreskuratu eta garatzea premiazkoa da.
Estrategia nazional bat behar du gure herriak, enplegua eta langileak babestu, herri hau jasangarriagoa den norabide batean kokatzeko, kalitatezko enplegua sustatu eta ingurumen inpaktua murrizten duten jardun ekonomikoak bultzatuz.
Hitz batean esanda Kalitatezko Enpleguaren Aldeko Herri Itun bat.
Alderdi politiko, sindikatu guztiak, enpresari, merkatari eta autonomo elkarteak, kooperatibak eta, oro har, ekonomia sozialeko eragileen arteko akordio zabal bat, euskal marko batean kokatuta.
Zentzu horretan ez da onargarria egungo Elkarrizketa Mahaiaren eredua mantentzea.
Ez da demokratikoa, erabakiak hartzeko aldeen ordezkaritza mailaren errespetuan oinarritzen ez delako.
Eta onartezina da Lehendakariak eta Gobernuak herri honetako sindikatu nagusiekin harremana hautsita izatea, eta, are gehiago, posizio horretan tematzea. Premiazkoa da, beraz, aldaketak egitea eta ordezkaritza demokratikoan oinarrituriko elkarrizketa eredu berria abian jartzea.
Ekimen publiko horren helburu nagusia kalitatezko enplegua sustatzea izan behar da ezinbestean, hau da, bazterkeria eta bereizkeriarik gabe lan-baldintza bidezko eta egokietan oinarritzen den enplegua.

Norberaren eta familia artekoen segurtasun bitala bermatzen duena; garapen pertsonalerako aukerak eskaintzen dituena; langileen parte-hartzea sustatu eta bermatzen duena; aberastasunaren banaketa justu eta ekitatiboago bat ahalbidetzen duena; ingurumen inpaktua murrizten duena eta trantsizio ekologikoan kokatzen dena; oreka produktibo eta erreproduktibo berriak sustatzen dituena.
Finean, langileei beren bizitzaren kontrola berreskuratzea ahalbidetu, desberdintasun sozialak murriztu, hedatuta dagoen egiturazko prekarietateari erantzun irmoa eskaini eta etorkizun jasangarri baterako aukerak eskaintzen dituen enplegua izan behar da helburua.
Bide horretan, politika publikoen bitartez, EAEn bestelako ekonomia baten alde urratsak egitea ere ezinbestekoa gertatzen da. Lankidetzan oinarritutako ekonomia, kolektiboa, eta kapitalari izaera instrumentala aitortzen diona, non helburua jendartearen bizi-baldintzak hobetzea eta komunitatearen beharrak era jasangarrian asetzea izango den.

Junto con ese acuerdo nacional por el empleo de calidad, EHBildu se compromete a impulsar un salario mínimo de 1200 euros; una semana laboral de 35 horas; la aprobación de una nueva ley para regular Cláusulas Sociales en Contratos Públicos , de forma que las empresas que quieren contratar con la administración garanticen condiciones dignas de trabajo a sus trabajadores, tal como pide Europa. Un marco de relaciones soberano y adaptado a la realidad y los retos de nuestro tejido productivo.
Una nueva ley también para redefinir Lanbide, que debe ser, de verdad, el Sistema Vasco de Empleo, con participación de todos los agentes; una nueva ley de economía social; una estrategia clara para el desarrollo de habilidades para la economía digital; programas masivos de ayuda a la contratación de jóvenes en sectores emergentes y estratégicos; planes de choque para las personas que llevan años paradas, así como para las comarcas de nuestro país que tienen tasas de paro más elevadas; el refuerzo de planes e inspección de la salud y la seguridad laborales, porque morirse en el trabajo no puede ser una opción.
Industria euskal ekonomiaren traktore izan da urtetan, baina 2008ko krisiaren ondorioz, atzera egin du, eta hori Europa eta munduko toki askotan gertatu den arren, hemen gertatu zaigu atzerakada hori ez dugula berreskuratu. Horrekin batera, sektore industrialak ia 60.000 langile galdu ditu azken krisitik hona. Eta dagoeneko COVID 19ak sortutako krisia enpresa askoren ate joka dabil: Tubacex, Aernnova, ITP, Gamesa, Sener, Alestis… eta beste enpresa batzuek kaleratze masiboak iragarri dituzte jada.
Beraien langileei, eta arazoak pairatzen ari diren langile guztiei, hemendik gure elkartasun osoa eta euren lan postuen defentsan aritzeko konpromisoaren berrespena luzatu nahi diet.
Orain hasiko dugun legealdiak lehen etapa bat izan behar du, krisiari aurre egiteko balio behar duena, haren eragina geldiaraziko duena eta oinarriak jarriko dituena, bigarren etapa batean, euskal industriari laguntzeko eta egitura berritzeko neurriak artikulatzeko.
Ahora más que nunca es necesario el liderazgo público. Un liderazgo que se exprese a través de la articulación de consensos, el diseño de objetivos estratégicos y la dotación de fondos suficientes para la reactivación primero, y la renovación estructural, después, de nuestro tejido productivo. En ese sentido, propongo la adopción con carácter inmediato, de una serie de medidas de apoyo financiero a la industria vasca. Medidas estructuradas en tres ámbitos:

1. LIQUIDEZ: Extenderla hasta los 1.525 millones la partida habilitada para avalar a empresas. NO podemos permitir que ni una sola empresa viable cierre por falta de liquidez.
2. PROTECCIÓN Y RESCATE: Proponemos la creación de un protocolo integral de atención a empresas en crisis, incluyendo la posibilidad de rescate mediante una entrada pública en el capital, creando para ello un fondo dotado con una partida inicial de 200 millones.
3. INVERSIÓN ESTRATÉGICA: Proponemos la activación de un fondo de 325 millones para realizar operaciones de entrada en el capital de empresas estratégica. Una cantidad a la que a lo largo de la legislatura se sumarían al menos 650 millones más, para totalizar 975 millones de inversión.
Helburuak dira industriaren pisua BPGaren % 28 izatea, 2007an zeuden 250.000 lanpostuak berreskuratzea, ikerketa eta garapenean Barne Produktu Gordinaren %3 inbertitzea eta oro har, sektore publikoa politika industrial integral eta berri baten lider ez ezik, motor ere bihurtzea.
Politika berri horrek soziala eta parte-hartzailea izan behar du, ekologikoa, teknologikoa, herrialdean errotutakoa, eraginkorra eta, oso garrantzitsua, lurraldearen eta ekoizpenaren aldetik dibertsifikatua.
Gaur egun hainbat sektorekiko dugun dependentzia orekatzen joan behar dugu eta produkzioa dibertsifikatu, zientziari eta teknologiari, energia berriei, industria berdeari ateak zabalduz. Autogintzan, aeronautikan eta beste sektore garrantzitsuetan krisiak gogor kolpatu du.
Gure ekonomian estrategikoak diren sektoreen babesa eta etorkizuna bermatuko duen birmoldaketarako estrategiak ere behar ditugu.
Pandemiak erakutsi digu, gainera, herri batek ezin dituela erabat atzerriko industriaren esku utzi oinarri-oinarrizkoak diren ondasunak, ekipamendu medikoak edo sendagaiak, esate baterako, eta horretarako ere bideratu beharko dira ahaleginak.
Es preciso una acción decidida, e insistiré una vez más, es imprescindible para ello invertir en investigación.
No solo estamos lejos de Europa, sino que además durante las dos últimas legislaturas, el porcentaje del PIB que destinamos a la investigación y el desarrollo ha ido retrocediendo, mientras se destinaban recursos a propaganda. En inversión en I+D estamos por debajo de China, y más cerca de España que de Alemania. Y esa es una situación que hay que revertir. Porque, una vez más, se constata que quienes mejor preparados están para hacer frente a las crisis son quienes más invierten en investigación. En cuatro años debemos avanzar hacia el club de países avanzados, trazando una hoja de ruta compartida para invertir el 3% del PIB en I+D.
Ostalaritza, merkataritza, turismoa, milaka enpresa txiki, autonomoak…bereziki kaltetu ditu pandemia honek. Negozio txikiak izanik, ez dute titular handirik lortzen, baina krisi honetan argi erakutsi dute duten garrantzia, ekonomikoa, bai, baina baita soziala ere.
Eta ageriagoan gelditu dira aurreko urte luzetan egindako politika liberalak, frankizien mesedetan, gune komertzial handiak babestuz, dena txikiak hiltzen uzten ziren bitartean.
Ezin dugu herri bezala munduko enpresa handien sukurtsal izan, geurea baztertuz. Sektore hauen langile eta profesional guztiei argi esan behar diet: nik gidatutako gobernu batek ez lituzke inoiz ahaztuko, ez lituzke bazterrean utziko. Neretzat eta nere alderdiarentzat, merkataritza, ostalaritza eta autonomak gure gizartearen bizitza sozial eta ekonomikoaren ardatzetako bat direlako.
Ikerketa, garapena…aurrera sendo egiteak, gaur egun, ordea, nahi eta ezko beste baldintza bat du.
Orain arteko eredu ekonomiko berberari bere horretan eusten badiogu, itxurazko oparotasunaren sokak ito egingo gaitu.
Eredu honek, bere burua mantentzeko, natura suntsitzearen beharra du, gero eta inpaktu eta ingurumen-desoreka handiagoak sortuz, horri lotuta dauden kostu sozial larriak areagotuz.
Euskal Herriko Akademiako ehunka profesionalek, Ekonomia Ekologikoaren aldeko POSTCOVID manifestuak dioten moduan, “Ezin dugu ahaztu bizitzen ari garen krisi honek bat egiten duela ingurumena eta jendartearentzat larriak diren beste krisi global batzuekin, hala nola biodibertsitatearen galera azkartuarekin edo klima-aldaketarekin” eta konponbiderik gabe jarraitzen dutela azken hauek, anbizio politiko eskasa tarteko.
Eta erronka hauei ez heltzea kalkula ezinezko kostua izango lukeen akats estrategikoa izango litzateke.
Erronka zibilizatzaile honi aurre egiteko, ingurumen, lurralde plangintza, garraio, azpiegitura, elikadura eta energia politiketan jauzi kualitatiboa ematea dagokigu. Gaurtik hasi eta hamarkada osorako zutabeak egonkortu arte. Klima erronkari ezin diogu aurre egin energia eta mugikortasun eredua aldatu gabe, berriztagarrien hedapenean aurrerapauso azkarrak eman gabe.
Enpresa handi, ertain eta txikien konpromisoa beharrezkoa izango bada ere, administrazio guztien eta herritarren inplikazioa guztiz beharrezkoa da. Eta eraldaketa honetan Jaurlaritzaren lidergoa ezinbestekoa da, jasangarritasun energetikoaren legean adosturikoa betetzen hasiz eta legealdi honetan trantsizio energetikoa eta larrialdi klimatikoa uztartzen dituen legea onartu arte, gure ekoizpen eredua eta iraunkortasuna behingoz uztartuz.
Zentzu honetan, ezinbestekoa izango da krisi sanitarioak areagotu duen krisi sozioekonomikoaren irteera klimaren erronkarekin, iraunkortasunaren erronkarekin, uztartzea.
Hau da, krisiaren irteerak irteera ekologikoa izan behar du derrigorrez, iraunkortasunari lotutako enplegu berdeak bultzatuz, batik bat energia berriztagarrien hedapenari, etxebizitzaren birgaitze energetikoari eta mugikortasun ereduaren aldaketari lotuak.
Nire konpromisoa da, bai funts propioak bai Europatik etorri daitezkeenak helburu horietara bideratzea. Posible da administrazioak zuzenean 10.000 enplegu berde sortzea, eta ekimen pribatuak beste 20.000 ere sortu ditzake.
Izan ere, ezin dugu onartu gure CO2 isuriak munduko eta Europako mailatik gora jarraitzea. Klima konpromisoak paperetatik errealitatera eramateko legealdia da hasten den hau. Ezin dugu hemen porrotik jasan, ez guk, ez datozen eta begira ditugun hurrengo belaunaldiek. Como tampoco podemos aceptar que nuestra producción de renovables siga a la cola de Europa, que no avancemos en materia de soberanía alimentaria, que continuemos dilapidando millones de euros en proyectos faraónicos de nula utilidad social o que continúe el descontrol en los vertederos, como hemos visto en Zaldibar.
Joaquin Beltranen gorpua aurkitzeko atsedenik gabe lanean jarraitu beharko da han, eta erantzukizun politikoak argitu eta garbitu beharko dira. Zaborra kudeatzeko eredu oso bat zalantzan gelditu da Zaldibarren, eta administrazioaren paper bakarra izan da irabazi pribatu azkarrak ahalbidetzea. Horregatik, zabortegiak publiko egiteko prozesu bat abian jartzea da hartzen dudan konpromisoa.
Planeta bakarra daukagu, Euskal Herri bakarra. Gure ardura da lurra zaintzea eta dauzkagun baliabideak zuzen eta artez erabiltzea, eta oinarrizko printzipio bihurtu behar dugu Europa osoan dagoeneko onartua dagoena: Kutsatzen duenak, ordaindu egin behar du. Horregatik, fiskalitate berde progresibo baterantz urrats sendoak ematen hasi behar du Eusko Jaurlaritzak.
Izan ere, bai ikuspegi ekologikotik, bai oro har ikuspegi sozial eta ekonomikotik, derrigorrezkoa dugu herri gisa politika fiskal aurrerakoi bat.
Ekonomian, industrian, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan..badaukagu aurrera egiteko ahalmen eta grina, baina aberastasuna sortzeaz gain, ondo banatu behar da. Horrela eutsi ahal izango diegu euskal herritarrek dituzten beharrei, horrela izango dugu zerbitzu publiko sendoak mantentzeko gaitasuna. Ekonomiak euskal jendarte osoaren ongizatea izan behar du helburu, eta ez patrika jakin batzuk betetzea.
Eta politika fiskal justuago eta aurrerakoiago batekin batera, politika finantzario ausart bat, burujabea.
Krisi egoera honetan, diru sarrerak handitu beharko dira, eta horretarako gure konpromisoa berehala COVID tasa berezi bat sortzea da, larrialdirako errekargu gisa, diru gehien irabazten dutenei bakarrik eragingo liekeena. Ogasun kontuetan gure herriak dituen berezitasunak ikusita, nolanahi ere, derrigorrezkoa izango da birplanteamendu ausarta eta integrala.

Hain zuzen ere, egoerari aurre egiteko LAU finantziazio iturri proposatzen ditugu:

1. Lehenengo eta behin instituzio guztien eta bereziki Jaurlaritzaren aurrekontuak eta gastu aurreikuspen guztiak “orraztu” egin behar dira, ezinbestekoak ez diren zuzkidurak lehentasunezko esparrutara berbideratzeko. Bikoizketak, lan faraonikoak, soldata altuegiak… ezabatu behar dira baliabideak eskuratzeko.

2. Bigarren tokian, ZORRA eskatu behar dugu, gure beharren eta gure ekonomiaren potentzialitatearen arabera, kanpotik mugak ezarri gabe. Behar eta ahal duguna eskatu behar dugu gure jendea atzean ez uzteko.

3. Hirugarrenik, Europatik etorriko diren FUNTS BEREZIAK dagokigun neurrian eskuratzeko beharrean gaude. Ez dugu eskatuko dagokiguna baino gehiago, baina ez dugu onartuko dagokiguna baino gutxiago. Baliabide hauek hain dira garrantzitsuak beste euskal indar politikoei eta sektore guztietako eragile sozio-ekonomikoei luzatzen diegula funts hauen inguruko herri akordiorako proposamena.

Bi norabidetan.
* Alde batetik, Madrilek egingo duen banaketan gure pisu ekonomiko eta demografikoaren arabera dagokigun kantitatea eman diezaguten. Aitzakiarik gabe.

* Bestetik, funts horren erabilera era adostu batean lehentasunezko esparru eta inbertsioetara bideratzeko.

Bermatu behar dugu sektore sozial eta ekonomiko zaurgarrienak babestea eta, lurralde ikuspuntutik, behetik gorako berreraikuntza antolatzea, ekonomiaren motorra diren enpresa txiki eta ertainak lehenetsiz eta udalen baliabideak handituz murriztu ordez.
Era berean, eskualde ahulenen sustapena, ekonomia soziala eta tokiko garapena lehentasunak izan behar dira.
Eta azkenik, epe laburreko beharrak erronka eta eraldaketa estrategikoekin lerrokatu beharko dira, digitalizazioa, ikerkuntza, osasuna, industria aurreratua, trantsizio ekologikoa, berdintasuna, hezkuntza… ortzi mugan kokatuz.
4. Zerga Politikaren berrantolaketa integrala, baliabide gehien dauzkatenen ekarpena areagotzeko. COVID tasaz gain, ondorengo neurri, gutxienez, ezarriko lirateke:
- Sozietate zergaren igoera.
- PFEZaren goiko tipoak igo.
- Aberastasun Handien Zerga sortu.
Merkatalgune handien zerga ezarri eta merkataritza elektronikoaren zergapetzea areagotzeko formula bat adostu.
Derrigorrezkoa da Madrilen baimena eskatzen ibili beharrean, Kontzertu ekonomikoak ahalbidetzen duen aldebikotasuna sakoneraino jorratzea, tinkotasunez, eta pausuak ematen jarraitzea Espainiarekin dugun harreman finantzario horretan gero eta burujabeago izan gaitezen. Euskal Herriak ezin dio uko egin ez politika fiskal propio bati, ez politika finantzario propioari ere.
Los retos que afrontamos son, sin duda, complicados. Y sin duda, también requerirán grandes esfuerzos y que todas y todos pongamos cuanto podamos de nuestra parte. La solidaridad será el gran valor que nos acompañe en esta empresa, o fracasaremos.
Y en este sentido quiero detenerme en un aspecto crucial para nuestro futuro: la solidaridad intergeneracional. En los próximos diez años, tanto en el sector público como privado, se van a terminar su vida laboral la mitad de las trabajadoras y trabajadores de nuestro país.
Casi medio millón de personas se van a retirar de aquí a 2030 y habrá que sustituirlas, pero al mismo tiempo cada vez hay menos nacimientos en nuestro país. Un reto colosal, un doble reto económico y demográfico que debemos empezar a planificar ya, con la creación de una oficina específica de Lehendakaritza que lidere una estrategia nacional pública para garantizar esa solidaridad intergeneracional.
Erronka horrek inpaktu zuzena izango du administrazio publikoan ere. Europan bataz beste langileen %20k egiten du lan administrazioarentzat. Hemen, %12ak.
Administrazio publikoak badu enplegua sortzeko gaitasuna eta gaitasun hori erabili egin behar du. Zerbitzu publiko indartsurik ez dugu izango bestela.
Eta ez dugu izango, ezta ere, administrazioan erreleboa ongi planifikatzen ez bada, gaur egungo tenporalidade maila zuzentzen ez bada edo euskalduntze planari muga-epe bat jartzen ez bazaio.
Aurrean dugun erronka demografiko horrek, gainera, inpaktu zuzena izango du, familiei ematen zaizkien laguntzetan; baita ere, birpentsatu, indartu eta behingoz politika publikoen erdigunean kokatu behar diren kontziliazio politiketan, edo eskubidea bermatu eta garatzea oraindik betetzeke duten etxebizitza politiketan.
Zentzu horretan, Europa mailan ia azken lekuan dagoen gazteen emantzipaziori benetako bultzada emateko erabaki eta neurri irmoak hartzeko konpromisoa hartzen dut orain arte huts egin duten programak gaindituz. Eta baita alokairuen prezioak mugatzeko legea indarrean jartzeko.

Inpaktua izango da baita, halabeharrez, pentsiodunen bizi-baldintzetan.
Eskumenetan aitzakia hartuz ezin dugu jarraitu milaka gizon eta, batez ere, milaka emakume, miseriazkoak diren pentsioak kobratzen eduki. Euskal Herria Bilduren konpromisoa Euskal Pentsio Sistema Publikoa sortzea da, eta hori gauzatu artean, Gizarte Segurantzaren egungo sistemaren garapena eta kudeaketa berehala gure esku izateko neurriak hartzea.
Baina horrek ez du esan nahi, Eusko Jaurlaritzak gaur egun dituen eskumenak erabili behar ez dituenik pentsiodunen bizi-baldintzak hobetzeko, oraintxe bertatik hasita. Eskumen falta ez da aitzakia gutxienez 1080 euroko pentsioak bermatzeko, euskal pentsiodunen mugimenduak Europako Gutun Sozialaren gomendioak jarraituz eskatzen duen bezala.

Horiek izango dira datozen urteetako politikagintzaren ardatz nagusiak, eta horiei heldu behar diegu premiaz. Edukiei eta formei. Zer egin eta nola egin. Elkarrekin baitoaz biak. Eta marko honetan hartzen du benetako indarra politika egiteko modu berri baten beharrak, elkartasuna ardatz hartuta, beharrezkoa baita gobernantza berri bat, elkarrizketan, parte hartzean, kooperazioan eta adostasunak lortzeko gaitasunean oinarritutako gobernantza.
Ez dugu behar bere buruarekin bakarrik hitz egiten duen gobernua, ez dugu behar herritarrekin eta eragile sozialekin beti haserre dagoen gobernua.
Behar dugun gobernuak, behar dugun politikak, herritarrak eta herritarren beharrak izan behar ditu erdigunean.
Ulertu behar dugu herritarren zerbitzura gaudela, ez herritarren gainetik. Eta herritarrek ahotsa izan behar dutela Gobernuan, ahotsa Parlamentu honetan, are gehiago gure herria bezalako batean, sare asoziatibo hain aberatsa duen herri batean.
Horrek jarrera aldaketa bat esan nahi du, oinarrian, guztion partetik, baina bide konkretuagoak jorratzen ere hasi gaitezke. Adibidez, Informazioaren, Gardentasun eta parte hartzearen lege bat onartzea. Herritarrek jakin behar dute eurek agintzen dutela, eta Gobernuak obeditu. Ate guztiak itxita mantenduz ez da harritzekoa, azken hauteskundeetan ikusi dugun bezala, gero eta herritar gehiagok paso egitea.

Administrazio moderno, profesional eta euskalduna ere derrigorrezkoa da gauzak beste modu batera egiten hasteko, inongo itzal-gunerik gabea, herritarren bistan eta beti argitan lan egingo duen administrazioa.
Murriztu egin beharko dira beraz, “a dedo” egiten diren izendapenak, eta horrekin batera, ustelkeriaren kontrako bulego publikoa eratzea ezinbestekoa da.
Administrazio euskalduna, euskaraz artatua izatea eskubidea delako, eta zoritxarrez administrazioak egunero egunero urratzen dituelako herritarren hizkuntza eskubideak.
Euskararen egoera ez da oro har batere samurra. Euskalgintzak ohartarazi digu ez garela aurrera egiten ari, eta hizkuntzaz gain, euskal kulturaren transmisioan ere atzerakada ikusten ari garela. Eskola sistema ez da gauza ikasleak euskalduntzeko, denek izan behar lukete euskaldunak 16 urterekin; administrazioak inoiz ez ditu amaitzen euskalduntze planak, enpresa pribatuetan ez da sustatzen.
Anbizioa falta izan zaigu; anbizioa eta determinazioa. Determinazioa eta euskara zokoan nahi dutenen aurrean ez kokiltzea.
Urteak daramatzagu hausnarketa sakonetan, benetan txalogarriak diren iniziatibak bultzatuz sarri, baina zerbait gehiago behar da. Lege aldaketa eta legea betearaztea derrigorrezkoak dira. Eta hizkuntza prestigiatzea.

Eta eredu izatea, ehunka euskal kazetarik eskatu duten bezala Gobernua bera ere euskalduna izanik. Nire hitza badute!

Euskarak behar duena da arnasa eta hauspoa. Arnasa hiztunek eman behar diogu baina hauspoa administrazioaren ardura ere bada.

Kultura beharrezkoa eta oinarrizkoa den bezala. Bizi izan dugun itxialdiaren momenturik gogorrenetan, kultura izan dugu arnasbide: artea, musika, literatura, bertsolaritza, antzerkia, dantza edo zinemagintza Kulturaren benetako balioa eta ekarpena zein den gogorarazi digu; biziarazi digu.
Zoritxarrez, salbuespenak salbuespen, oso baldintza eskasak ditu sektoreak eta oso zaurgarria da krisi-egoeretan. Honek desagertzeko zorian utziko ditu hainbat proiektu eta egitasmo kultural, euskarazkoak direnak lehen lerroan daudelarik. Krisialdi honek, urteetan iraun ahal duen amildegia ekarri dezake kultura ekosisteman.

Hau gerta ez dadin kulturak duen izaera estrategikoa aitortu eta kultura ekosistema ordezkatuta egongo den espazioa sortu eta denon artean aztertutako eta adostutako kulturgintzarako urgentziazko plana diseinatu eta abian jarri behar dugu.
Kultur esperientziek eta kultur imajinarioek munduan leku bat egiten laguntzen digute: barne-mundua elikatzen digute, zentzuaren eraikuntzan laguntzen digute, gure buruaren eraikuntzan laguntzen digute, baita mundua ulertzen ere; trukea sustatzen dute, jolaserako espazioa sortzen dute, arakatzera gonbidatzen gaituzte, eta, batez ere, komunitate bateko kide sentiarazten gaituzte.
Eman diezaiogun kulturari merezi duen balioa. Kulturgileak eta sortzaileak behar ditugu, zaindu ditzagun haiek ere.
Erronka handiak dauzkagu aurrean, eta erronken mailakoak izan beharko du erantzuna. Baina ez diezaiogun geure buruari tranparik egin. Denok gara jakitun eman beharreko erantzuna motz geldituko dela tresna guztiak gure esku ez badauzkagu. Eta ez dauzkagu.
Mundu mailako liga baten jokatu beharra daukagu, zelaira irten eta jokatu, beso bat eta hanka bat lotuta. Ahalegin guztiak egin behar ditugu, beraz, burujabe izateko.
Guk euskal errepublika independente baten alde egingo dugu lan, herritarrek hitza eta erabakia izan dezaten nahi dugu eta haien erabakia errespetatua izatea. Oinari demokratiko bat da.

Hablaba al principio de mi intervención de la necesidad de una nueva gobernanza, de una nueva cultura política, de nuevas formas de hacer política, porque la crisis del coronavirus ha puesto de manifiesto determinados aspectos que Euskal Herria Bildu ha subrayado desde su constitución:
la importancia de contar con servicios públicos sólidos; la necesidad de combatir las lamentables condiciones laborales de miles de trabajadores que son los que han demostrado que son los realmente esenciales para mantener el pulso de este país; la imperiosa obligación de desarrollar políticas feministas, la necesidad de cooperar. En todo el mundo han quedado claras todas estas cuestiones, que ocupan ya el centro del debate político.
Pero además, aquí, en Euskal Herria, el virus ha dejado de manifiesto cuál es nuestro nivel de autogobierno, un autogobierno de quita y pon.

Y esta cuestión también debe estar en el centro del debate político, porque es falso que haya un debate social y otro nacional. El debate es único: hablamos de derechos. De derechos de la ciudadanía. No se puede abordar el debate nacional sin plantear cómo queremos construir este país; pero tampoco se puede hablar de derechos sociales obviando que no tenemos capacidad de decidir, que siempre debemos andar pidiendo permiso.

Euskal Herriak bere buruaren jabe izan behar du, eta bere esku behar ditu tresna guztiak. Politikoak, ekonomikoak, kulturalak, zientifikoak…Denak.
Gernikako estatutuak aspaldi beteta egon behar zuen arren, ditugun egoerei eta erronkei taxuz eta berme handiz heltzeko ez da nahikoa. Beteta ere, ez du balio.

Hemen egia dena da Espainiak nahi duen arte eta nahi duen moduan kudeatu daitezkeela Eusko Jaurlaritzaren eskumenak. Hori ikusi dugu argi. Eta ezin dugu egun bakar bat gehiago horrela jarraitu.

Bidearen zati bat egina dago, eta Euskal Herria Bilduk, gobernutik zein oposiziotik, hitza ematen du ahaleginak eta bi egingo dituela bide hori jorratzen jarraitzeko. Baina iruzurrik egin gabe. Inor engainatu gabe. Gure apustua, orain lau urte esan nuen bezala, Euskal Herriaren burujabetza eta independentzia da, eta gero eta gehiago gara helburu horren aldeko apustu garbia egiten dugunok, hauteskundeen emaitzak ikusi besterik ez dago, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina baita Nafarroan eta Iparraldean ere.

Bitarte horretan, gogora ekarriko dut Parlamentu honetako ordezkarien %77ak gutxienez erabakitzeko eskubidearen aldeko apustua egin dutela, hitzez behintzat. Boto-emaileen hiru laurdenaren apustua da. Nekez lor dezake hain babes zabala beste edozein proposamen politikok.

Eta legealdi honetan Parlamentuak eta Gobernuak erantzun bat eman behar diote, luzapen gehiagotan ibili gabe eta errenuntziarik gabe.

Berdinetik berdinerako harremana behar dugu, berme guztiak izango dituen harreman konfederala, Espainiako gobernuak aldebakarrez urratu ezingo dueña
Kontzertu Politiko bat herritarrek dituzten beharrei erantzun ahal izateko eta haien hitzean eta erabakian oinarritutakoa. Herri honek bere etorkizuna demokratikoki erabakitzeko eskubidea du eta bere hitza errespetatua izan dadin eskubidea.

Aurreko bi legealdietan, Autogobernu ponentzian lan egin da. Akordio b at ere bai. Ez da adostasun zabalagorik lortu baina adostasuna oso zabala da. Orain da unea lege proposamenen ibilbidea has dadin.
Errenuntziarik ez badago oso zabala. Une honetan Parlamentu berri honen % ia 70ak bat egiten dugu dugun akordio bakarraren baitan. Errepikatzen dut errenuntziarik ez badago izango dela, adostasun handiagorik ez dagoelako.
Horretarako aurreko legealdian jorratu gabeko bideei ekin beharko zaie, eta legealdi honen erdialderako, proposamen bat izan, eta proposamen horrek herritarren babesa jaso beharko luke.
Kontsulta bat egin behar dugu herritarrek hitz egin dezaten.

Gobernutik zein oposiziotik, bide horretarako prest izango gaituzue. Baina, berriro diot, ez ordea alferrikako luzapenetan ibiltzeko.
Guk esaten duguna egiten dugula erakutsiko dugu, eta egiten duguna, esan.
Zentzu horretan, azken lau urteak argigarriak izan dira Espainiarengandik zer jaso dezakegun jakiteko. Ezer gutxi.
Gernikako Estatutua 41 urte eta gero bete gabe…lehen gogoratu dudan bezala; joera zentralizatzaile argia, pandemiaren kudeaketak argi erakutsi duen moduan, eta azken batean, Espainiaren batasuna beste edozer gauzaren gainetik, baita demokraziaren gainetik ere.

Katalunia izan da horren eredu argiena azken lau urteotan, 155arekin. Baina ez 155arekin bakarrik. Espainiako erregea bera, PSOE eta PP-ren babesaz; Espainiako justizia eta aginte judiziala; indar armatu eta polizialak, komunikabide gehien-gehienak, enpresa handiak…denek zerbait erakutsi badute argi izan da Espainiaren benetako muina Estatuaren batasuna dela, ez beste ezer.

Ez justizia, ez askatasuna, ez demokrazia.
1975Ko errestaurazio monarkikoaren oinarria Espainiaren batasuna da, Francok berak hil aurrean Juan Carlos Borboikoari esan bezala. Espainiar konstituzioan argi idatzita dagoen bezala:”la indisoluble unidad de la nación española”.
Eta orain, 40 urtez Espainiako monarkia zuritzen aritu ondoren, gezurra goitik behera etorri zaienean, eta ikusi denean Juan Carlos bera nor izan den, patetikoak gertatzen dira monarkia zuritzen jarraitzeko ahaleginak.

Hitz batean, beraz, hutsaren hurrengoa da Espainiarengandik espero daitekeena. Eta kontrakoa esaten duenak, frogatu egin beharko du.
Politika da gauzak egin eta gerta daitezen bideak bilatzea. Eta bideak sortzea. Hemen herri bat dago, Europako herri zaharrenetakoa, eta munduko gainerako herriek bezalaxe, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, ez garelako inor baino gehiago, baina ez gutxiago ere.

Guri dagokigu irtenbideak bilatzea, errealismotik abiatuta, zalantzarik gabe, baina bide errealak topatuz. Benetakoak. Ez errealitatetik kanpo daudenak. Eta Espainiaren zain egotea, handik zerbait etorriko delakoan, errealitatetik kanpo egotea da. Ez da errealista, eta paralisira kondenatzen gaitu. Geldirik dagoen herriari lizuna eta goroldioa egiten zaio, eta gu bizirik gaude.
Uste dut, zinez uste dut, ezin dugula aukera alferrik galtzen utzi. Azken finean, proiektu politiko guztiak benetan egingarriak diren unean lortuko dugu benetako elkarbizitza, inork posizio politiko bentajistarik ez duenean.

Eta elkarbizitzaz ari naizenez, honetan jarraitu nahi dut.
Orain lau urte egin nuen diskurtsoan ETAren armagabetze eta Euskal Herriaren desmilitarizazioaren aldeko deia egin nuen. Lehena egina dago, bigarrena ez. Eta konponbidean badago oraindik makina bat lan.
10 urte beteko dira Aieteko akordioetatik. Beste horrenbeste esan dezakegu.

Biktimez hitz egin nahi dut. Biktima guztien eskubideak errespeta araztea nahi dugu, konponbidea integrala sentitu dezaten, egia, justizia, errekonozimendu guztia jaso dezaten.
Era guztietako biktimekin egoteko aukera izan dut. Orain dela gutxi, GALen paperen inguruan piztutako polemikaren inguruan, Estatu terrorismoaren biktimekin egoteko aukera izan nuen. “Etsipena, abandonoa, baina aurrera jarraitzeko grina” igorri zidaten, eta horixe bera egiteko determinazioa dut.

Eta presoez hitz egin nahi dut.
Covid-19 kasuen gorakadak, berriz ere, presoen kolektiboari eta euren senideei eragiten die. Osasun krisiaren gorakadak neurriak behar ditu, baina ez adierazitako zentzuan, presoen eta senideen eskubideen kontura berriro ere.
Covid-19aren testuinguruan ematen dira kartzela salbuespena, urruntzea, eta egoera horrek berehalako konponbidea behar du. Presoak euskal kartzeletara eraman behar dira berehala, euren eskubidea den bezala.
Gaixotasuna sufritzen duten presoak, 65 urtetik gorakoak eta kondena betetzea aurreratuta duten presoei askatasuna eskuratzeko erraztasunak eman behar zaizkie. Gero eta ahots gehiago eta irmoago eskatzen ari dira euskal presoak berehala Euskal Herrira ekartzea, are gehiago Covid-19ren testuinguruan.

Covid garaiko egoera marraztu dut baina aldarrikapen bera egiten dut bestela ere. Baldintza politikoak, sozialak eta instituzionalak sortzen jarraituko dugu, eskaera horiek lehenbailehen gauzatzeko.
Elkarbizitza aldarrikatzen dugulako. Guztiontzako elkarbizitza eta elkarbizitza eraikitzeko, presoen auzia ere konpondu egin behar delako.

Eraiki dezagun iragana baino hobea izango den etorkizuna. Euskal Herriko emakume eta gizon guztiei inporta zaizkien gai guztietan.
En definitiva, lo que les propongo es una apuesta clara por la modernidad, por el futuro, por abrazar ya el siglo XXI con todos los instrumentos necesarios, una nueva forma de hacer política que deje atrás la imposición, el ordeno y mando, el mirar por encima del hombro, las sospechas de corrupción, el amiguismo; una apuesta por una sociedad de mujeres y hombres con las mismas oportunidades, euskaldun y multilingüe, que asegure condiciones de vida dignas a todas y a todos, sobre todo a quienes más lo necesitan; que les permita desarrollar sus proyectos de vida, afrontar el futuro con ilusión y esperanza.
Una sociedad que aspire a la felicidad. Con libertad.
Este pueblo ha mostrado a lo largo de la historia que es capaz de grandes cosas. Han sido y siguen siendo poderosos los que tratan de empujarnos hacia la resignación, el encogerse de hombros…. Que nos repiten una y otra vez que “esto es lo que hay”. Yo les digo una cosa: no es cierto. Les doy mi palabra de que no nos vamos a resignar. Si esto es lo que hay, la respuesta está clara: Vamos a cambiarlo.

Horregatik gaur berriz ere aldarrikatuko dut Gobernu feminista bat,gobernu ekologista bat, ezkerreko gobernu bat poitika sozial aureratuak egiteko, gobernu euskaldun bat Euskal herri independente baterako trantsizioa.

Omenaldi xume bat eginez amaitu nahi nuke gaurkoa.
Joan Mari Torrealdiry omenaldi xume bat eginez.
Lorea Agirre Ikertzaile eta irakasleak, Jakineko zuzendariak esandakoak dira:

Torrealdai kontzientzia bat da.
Kontzientziarik ez zegoen garaitik kontzientzia modan ez omen dagoen garai hauetarako irakaspen bat.
Kontzientzia bat kate bati eusteko, lotzeko bezainbeste hausturak eragiteko.
Berritzeko, berrasmatzeko. Garaiari erantzuteko.

Kontzientzia bat auzien garrantziaz jabetzeko, egin behar denaren eta egiten ari garenaren garrantziaz ohartzeko.

Torrealdai konpromiso bat da. Erdigune ez ekidistante batetik, gizarte zibilean, euskalgintza beregainean eta profesionaltasun militantean sustraitzen dena.
Torrealdaik aldarrikatu izan du etengabe herri honek herri izaten jarraitzeko erakutsitako indarra, gaitasuna, konpromisoa.
Eta guztion beharra. “Izan zirelako gara”.

Eta bere bizitzan zutabe izan den esaldia “Ezina ekinez egina”. Ezin da egin ez bada ekiten, esaten zuen.
Horixe bera esan nahi izan dut.
Izan zirelako gara. Eta Garelako, ezina ekinez egiteko obligazioa dugu , izan daitezen ardura osoa dugulako.
Horregatik eskatzen diot konfiantza lehendakari izateko parlamentu honi. Mila esker!