PSEko afiliatuei elkartasuna adierazi die alderdi abertzaleak

Eusko Alkartasunak Lemoako PSEren egoitzaren aurkako erasoa gaitzesten du eta babes eta elkartasun osoa adierazten die afiliatu eta boto-emaile sozialistei. Ekintza bortitzek, mehatxuek eta indarkeriak demokraziaren eta elkarbizitzaren funtsezko oinarrien aurka egiten dutela salatu nahi du EAk berriro ere. Eraso horien egileak euskal gizarteak errefusatzen dituen fanatikoak dira, gizarteak giza eskubide guztien errespetuaren eta elkarbizitza baketsuaren alde egiten duelako. EAk, beraz, lanean jarraituko du normalizazio politikoa elkarrizketaren eta bide demokratikoen bitartez lortzeko.

Jatorria: Eusko Alkartasuna