Aurretiko erretiroen baldintzak zehazteko eskatu du Leire Pinedok, formula hori hartzen duten pertsonak eskubide guztiak mantendu dezaten.

Aurretiko erretiroei buruz gaur Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran Podemosek aurkeztu duen mozioaren estabaidan bere taldearen jarrera defendatu du Pinedok. EH Bilduko legebiltzarkidea eta EAko kideak salatu duenez, aurretiko erretiroa hartzen duten pertsona askori –borondatez edo enpresak inposatuta- “bizitza osoan zehar pentsioa murrizten zaie”.

“Pentsiodunen eskubideak murrizten dituzte mugimendu guztiek baita kolektibo honek dituenak ere”, adierazi du Pinedok. Horregatik, “sistema bera da erreformatu behar dena, baina ezin gara beti Madrilera begira egon, hemen ere lagun horien egoera hobetzeko lan egin daiteke”.

Azkenean, 40 urtez kotizatu eta gero aurretiko erretiroa hartzen duten lagunei murrizketarik ez egiteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak.