Udalerrian kirol praktika egokiak sustatuko dituen kanpaina egitea proposatu dio Iratxe Lopez de Aberasturik Gasteizko Udal Batzari eta onartzea lortu. Jokua, entrenamenduak eta lehia kiroltasun eta laguntasunaren oinarrietan garatu daitezen laguntzeko ideia nagusiak biltzen dituzten kartelak jartzea da lehen urratsa EH Bildu Gasteizko zinegotziaren ustez.

Kirol esparruko aktore guztien parte hartzea behar duen plangintza zabalago baten abiapuntua dira kartelak, federazioak eta klubetatik hasi eta kirolariak eta laguntzaileekin jarraituta. “Konpromiso horiek bere kirol jarduera guztietan garantzeko babesa merezi dute federazio, klub eta eskolek, lan iraunkorra baita”, esan du Iratxe Lopez de Aberasturi, EH Bilduko zinegotzia Gasteizen eta Arabako EAko koordinatzaileak.  

Tamalez kanpaina hori beharrezkoa dela esan du Lopez de Aberasturik, “kirol eremuan errespetu falta eta jarrera oldarkorren berri ugari baitaude, baita tartean adingabeak daudenean ere”. Horrela, “bizitzarako heziketa eremua izan behar dena jasanezinak diren jarrerak ikusten diren esparrua bihurtzen da”.