Juanjo Agirrezabala Agirrezabala EAko bozeramailea izan da Legebiltzarrean amaitu berri den legealdian.

Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduak ezarritako prozedurari jarraituz, eta urriaren 21eko hauteskundeetan euskal jendarteak emandako ordezkaritza maila aintzat hartuta, Euskal Herria Bilduk Juanjo Agirrezabala Mantxola aurkeztuko du Legebiltzarreko presidenteordetzarako hautagai, datorren astearteko eratze-bilkuran. Agirrezabala gipuzkoarra da eta legebiltzarkidea izan da IX. Legealdian.

Jatorria: EH BILDU