Meritxell Elgezabal, EH Bilduren biltzarkide eta Eusko Alkartasunaren Bizkaiko koordinatzailearen kideak Biltzar Nagusietan salatu zuen Foru Gobernuak Juan de Aranoa margotzailearen lanak modu ezegokian mantentzen zituela. Margoek balio artistiko handikoak dira eta bulego materialaren biltegi bezala erabiltzen den gelan gordeta zeuden eta hori dela eta ez daude egoera onean.

Elgezabalek esan zuenez, 1958an egindako “Bizkaia” lana nola tratatu egin den “lotsagarria eta ulertezina” da. Izan ere, tamaina handia duen muralak Bizkaiko Diputazioak duen artelanik garestiena da.

EH Bildukoko biltzarkideak azaldu zuenez, murala dagoen egoera txarra ikusita, unibertsitateko irakasleekin harremanetan jarri da koalizioa artelana konpontzeko egin behar den prozesuari buruzko informazioa jasotzeko: “lehenengo eta bat espazioa hutsitu egin behar zala esan euskuen eta gero beharrezkoa zala zati narriatuen diagnostikoa eitea jakiteko zelako egoeratan dagozan”.

“Ondare kulturalarekin Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsitako arduragabekeria” eta muralaren egoera kritikatu ez zen bitartean ezer egin ez izana salatu zuen Meritxell Elgezabalek.
Lorea Bilbao, Kultura diputatuak murala dagoen tokia “lanerako esparrutzat hartzea erabaki txarra” izan zela onartu zuen. Praktikan EH Bilduko biltzarkidearen salaketak egoera konpontzea eta artelanak behar dituen konponketetan lanean hastea posible egin du. Konponketa lanetarako artelanen errestauraziorako EHUrekin zegoen lankidetza konbenioa berrartzeko proposamena egin zuen Elgezabalek.