300.000 euro baino gehiagoko nabarmenki irregularrak diren errenten aldeko neurriak ez onartzeko konpromisoa hartzeko eskatu dio Arabako Batzar Nagusietako Mahaiko presidente ordea den Nerea Martínez Cerrillok EAJ-PSEko foru Gobernuari.
EH Bilduko batzarkideak esan duenez, gaur Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran egindako eztabaidan Gobernuko alderdiek “zehaztasunik gabeko hitzak erabili dituzte neurria ez hartzeko konpromisoa ekiditeko”.
“Ezin zaio jendarteari esan kutxa publikoari ekarpena egin behar diola”, adierazi du Martínez Cerrillok, “eta gero sektore jakin batzuei lagundu, hain zuzen ekonomikoki indartsuen diren sektoreei”.