Unai Ziarreta, EAko presidentea eta lehendakari hautagaia EAko hautagaiak azaldu duenez, egitasmo horrekin, “ingurumenarekiko jasangarriak ez diren jokaerak desagerraraztea” dute helburutzat.

EAko hautagai Unai Ziarretak gaur iragarri du bere alderdiak datorren legegintzaldian “Ingurumena Behatzeko Legea” onartzeko proposamena egingo duela Eusko Legebiltzarrean. Bilbon BC3 Aldaketa Klimatikorako Euskal Zentroa bisitatu du Ziarretak, eta azaldu duenez, proposatuko duten legegai horrekin, “ingurumenarekiko jasangarriak ez diren jokaerak desagerraraztea” dute helburutzat.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Esther Larrañaga eta Mikel Irujo eurodiputatua “biak alderdikideak” izan ditu ondoan Ziarrretak. Honen esanetan, legeak ez du “dirua biltzeko helburua” izango, “ingurumenarekiko jarrera egoki eta errespetuzkoak bultzatzea” baizik.

“Lege horrekin, politika fiskalaren bidez, CO2 igorpenak murrizten dituzten enpresak lagun daitezke, baita nagusiki energia berriztagarri eta garbiez elikatzen direnak eta berziklaia erabiltzen dutenak ere”.

Gaineratu duenez, zirkulazio zerga molda liteke, ibilgailuen potentziaren araberakoa izan ordez, hauek igortzen duten karbono dioxido kantitatearen arabera ezartzeko.

Ziarretak ingurumen arloko bere planteamenduak egungo krisi ekonomikoarekin lotu ditu: “EA uneoro defendatzen ari da hortik [krisitik] ateratzeko elementu nagusia hirukoitza dela: ikerketa, garapena eta berrikuntza ditu ardatz”.

Lotura: Albistea Berrian
Jatorria: EA