SNPko bere kideak zoriondu ditu Eusko Alkartasunak, duten proiektu gauzagarri, errealista eta demokratikoarengatik: “Eskoziaren etorkizuna eskoziarren eskuetan dago orain eta hori da Euskal Herriarentzat nahi duguna”

Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Eskoziako Gobernua eta SNP bere ALEko kideak zoriondu ditu, eskoziarren eskuetan dagoen independentzia proiektu errealistarengatik. Urizarrek azpimarratu duenez, Eskoziako independentziaren liburu zuriaren aurkezpenarekin “Europar Batasunean independentziarako bidea hartu duen prozesua dugula baieztatu da”.

Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak Eskoziako Gobernuaren proposamenaren izaera demokratikoa azpimarratu du eta “independentzia prozesua zer den eta independentziak gizarteari zer ekarriko liokeen azaltzeko egin duten ahalegina” goraipatu du. “Horrela eskoziarrek askatasun osoz erabaki ahal izango dute”, esan du.

“Eskoziako Gobernuak lan bikaina egin du, etorkizuna askatasunez erabakitzeko tresnak eman baitie”, adierazi du Urizarrek. Eusko Alkartasunak “Euskal Herrirako nahi duen prozesu demokratikoa ere hori da”.

Urizarrek azaldu duenez, Eusko Alkartasuna eta SNP ados daude kontu batean: “tresna ekonomiko eta politiko guztiak izanda bakarrik posible du herri batek ekonomia lehiakorragoa izatea, eta hori hiritarren beharrei erantzun emango dien ongizate estatuaren zutabeetako bat da”.

Eusko Alkartasuna eta SNPren proiektua urrun dago Euskal Herrian EAJk duenetik. “EAJ kez du subiranotasunari buruz edo independentziari buruz hitz egiten, baizik eta Españan enkajatzeaz eta ez du bere proiektu eta data zehazten”. Egingo diren aldaketa juridiko politikoak Espainian enkajatzeko ahaleginetan zentratzea “hiritarren erabakiari mugak ezartzea da”.