Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Eusko Alkartasunak, indarkeria matxistaren kontrako erantzuna gizarteratu dadin

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Eusko Alkartasunak eta alderdiko ordezkariek parte hartuko dutela iragarri du. Eusko Alkartasunaren ustez, indarkeria matxistaren kontrako erantzun soziala agerian ikustea garrantzitsua da.

Gaurko egunak urteko 365 egunetan presente dagoen errealitatearen larritasuna zohartzeko balio behar du Eusko Alkartasunaren iritziz.

Erakunde eta gizarte eragileen lanaren lehentasuna izan behar du indarkeria matxistaren kontrako borroka, Eusko Alkartasunak azpimarratu duenez. Emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko mundua lortzeko ahaleginetan jarraitzea ezinbestekoa da: ez dago zama horrekin bizi daitekeen gizarterik.