Errepublika ez da soilik estatuburua, ereserkia edo bandera aldatzea.
Errepublikak askatasuna esan nahi du; gizarte eta pertsonen ongizatea eta garapena duintasunez ahalbideratzen duen ongizate estatua, hain zuzen.
Errepublikarena ez da eztabaida utopikoa edo zaharra, egungo beharrizan nagusienetakoa baizik! Izan ere, osasun eta hezkuntza sistema publikorik gabe bizi daitekela defendatzen duenik badago, prekarietatea gora eta bizi baldintzak behera doazen bitartean.Alderantziz beharko luke ekuazioak!
Gurea askatasuna da! Maddalen Iriartek diosku sarri.
Hori ondo erakutsi ziguten Jose Antonio Agirrek, Dolores Ibarrurik, Manuel Irujok, Telesforo Monzonek, Lauaxetak , Polixene Trabuduakā€¦ Errepublika eta askatasunaren aldeko borrokalarien ondorengo belaunaldia gara.
Aurreko gizon emakumeen borroka aintzat hartzeko da Errepublika Eguna.
Hainegandik ikasiz, euskal errepublikanismoa bultzatzekoa: JustiziaSozialean oinarritua, ingurumenaren zaintzan, eskubide zibilen defentsan eta askatasun politikoen alde egiteko hauspoa ematen digun eguna, hain zuzen.
Beraz, haiengatik, gugatik eta etorriko direnengatikā€¦
14 abril