Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Baltasar Garzonen agindupean Arnaldo Otegiren, Miren Zabaletaren, Rafa Díez Usabiagaren, Rufi Etxeberriaren eta Sonia Jacintoren atxiloketak erabat gaitzesten ditu. Era berean, Gazte Abertzaleakek bere elkartasuna erakutsi nahi die LABeko kideei Espainiako poliziak sindikatuaren egoitza guztietan egindako erregistroen aurrean.

Erakunde abertzalearen aburuz atxiloketek “Estatuaren mendeku politikan” oinarritzen den estrategiari erantzuten diote. Gazte Abertzaleakek argi du atxiloketa hauek „hauteskunde inkesten emaitzekin bat datozela, PPk PSOEk baino puntu bat gehiago hartu duenean”; hau horrela, gazte erakundeak ekimen polizial honekin PSOEk errentagarritasun elektorala bilatzen ari dela argi ikusten du.

Gazte Abertzaleakek argi ikusten du baita ere indar subiranisten arteko itzarmenak
zapuzteko balio duen interbentzioa dela. Erakunde abertzalearen iritziz espainiar estatuak atxilotu dituen pertsonak „Batasunaren barnean alternatiba politikoan lanean ari zirenak dira”. Gazte Abertzaleaken ustetan atxiloketa hauekin „Estatuak bide polizialak nahiago dituela eta konponbide politikoa erabat errefusatzen duela” argi gelditzen da.

Azkenik, Gazte Abertzaleakek bakearekiko, normalkuntzarako eta indar subiranisten arteko elkarlana sustatzeko konpromezua inoiz baino indartsuago mantentzen duela berretsi nahi du. Hau dela eta, Gazte Abertzaleakek orain arte ibilitako bideari jarraituko duela dio, eta gaur atxilotu dituzten pertsonak bezelako taldeekin biltzen jarraituko dela azpimarratzen du.

Jatorria: Gazte Abertzaleak