Asteburu honetan izandako erabakitzeko eskubidearen eta lurraldetasunaren aldeko ekintzek, argi utzi dute demokrazia eta bakearen aldeko apostua inoiz baino gizarteratuagoa dagoela Euskadin, Gazte Abertzaleak-en ustez.

Asteburu honetan izandako erabakitzeko eskubidearen eta lurraldetasunaren
aldeko ekintzek, argi utzi dute demokrazia eta bakearen aldeko apostua inoiz
baino gizarteratuagoa dagoela Euskadin, Gazte Abertzaleak-en ustez.
Madrildik zuzentzen dituzten alderdiak, etengabe eduki politikoa ez duten
marketing ekintzetan dirua xahutzen duten bitartean, besteek benetako
arazoei irtenbideak bilatzeko lanean daude.

Gazte erakundearentzat, asteburu honetan gertatutakoa eta gizartearen
mobilizazioa, egun hauetaz inflexio puntua egingo dute, arazoaren
konponbidera hurbilduko gaituena. Zentzu horretan, GA-ek EA zoriondu nahi du
orain arte egindako lanagatik, momentu txarrenetan helburu politikoei nola
eutsi behar zaien eredu izan baita

Jatorria: Gazte Abertzaleak