EAko presidenteak galdeketaren lege proiektua PSOEko gobernuaren blokeotik irtetzeko modu bakarra dela dio

EAko Presidenteak, Unai Ziarretak, Eusko Jaurlaritzak proposatzen duen galdeketak “Euskal Herri independente batean sinisten dugun alderdi politiko, giza eragile eta sindikatuek hartu behar dugun bidea” dela adierazi du gaur legebiltzarrean.

Galdeketaren lege proiektua eztabaidatu den plenoan, Ziarretak herriari bere iritzia eskatzea inoiz ezin dela legez kanpo egon eta are gehiago galdeketa zuzeneko demokraziaren lehen baliabidea dela esan du.