Apirilaren 8an onartutako Hizkuntzen Legeak ahalbideratzen du murgiltze irakaskuntza bidez gure ume eta gazteek frantsesa eta euskara ikastea, baina Hezkuntza ministroak berak helegitea jarri dio legeari.

Eusko Alkartasuna kide den “Règions et Peuples Solidaires” aliantza politikoko diputatu Paul Molac bretoiak landutako Hizkuntza erregionalen legeari esker, besteak beste gure ikastoletan eta frantziar estatuko eskola publiko askotan murgiltze ereduko irakaskuntza ahalbideratzen da frantsesaz gaindi, beste hizkuntza bat erabiltzen den eskualdetan bertoko lengoaia ikasteko metodo gisa. Erabaki honek milaka ikasleren gain du eragin zuzena, eta noski, ikasle hauen hizkuntza komunitate guztian.
Metodo pedagokiko hau eraginkorrera da diglosian bizi diren lurraldeetan hizkuntza gutxitua babesteko, hala aitortzen dute nazioarteko adituek, eta hobesten du UNESCOk Frantzian galbidean dagoen hizkuntza aniztasuna babesteko. Diputatuen ganberaren gehiengoak onartu duen legeari esker halaber, irakaskuntza-askatasuna bermatzeko bitartekoak aurkitu ahal izango dira, eta hizkuntza-aniztasunaren alde lan egiten duten eskola horien eredua babestu, gure kulturaren benetako altxorra baita, eta ez mehatxua.
Guzti hau kontutan izanda, ulergaitza zaigu nola Hezkuntza Nazionaleko ministro den Jean-Michel Blanquer jaunak auzitara eraman duen gehiengoz onartutako lege hau. Zinez espero dugu errekurtso honen fruitu frantziar konstituzioaren 2. artikuluaren berrikusketa eta moldaketa izatea, gure hizkuntzen segurtasunerako berme juridiko segurua eta iraunkorra lortzeko eta hala, gure nortasunen, gure hizkuntzen, mundua ulertzeko dugun modua iraunarazi.
Honegatik guztiagatik, bat egiten dugu maiatzaren 29an, larunbat honetan Euskarazko irakaskuntzaren alde Baionan egingo den elgarretaratzearekin, eta eleaniztasuna beti aberasgarri eta inoiz ez mehatxu dela uste duten orori bertaratzeko deia luzatzen diegu.
Baiona eleaznitasun manifa