Servini epaileak zabaldutako ikerketan gaur Donostian deklaratu duten frankismoaren biktimei babesa adierazi die Eusko Alkartasunak. Era berean, ikerketa Estatuaren oztopoen gainetik egin behar izatea salatu du alderdiak.
Ikerne Badiola, Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak gogoratu duenez frankismoa, bere erregimen politikoa eta segurtasun indarren ehunka biktimak daude pairatutakoa aitortua ikusteko zain, “eta errudunak nortzuk diren jakiteaz gain, milaka biktima eta beren familiaren memoria ukatu eta kontakizun ofiziala markatzen duen inpunitatea gaindituz”.