Eusko Jaurlaritzari duela ia hamarkada bat eztanda egin zuen “Margüello auziaren” Ikerketa Batzordearen gomendio guztiak bete ditzan eskatzen zaion ekimena onartu da gaur Eusko Legebiltzarrean, EAJren abstentzioarekin. EH Bilduko legebiltzarkide eta Eusko Alkartasunako Kontseilu Nazionaleko kide den Eva Blancok ziurtatu duenez, “egun betetzen ari diren oso zalantzazkoa da”, eta “ustelkeria, tramak, entxufeak, klientelismoa eta lagunkeria” guztien itzala politikatik desagertzeko deia egin du.

“´Margüello auziaren´ Ikerketa Batzordearen gomendio guztiak berretsi ditu Blancok, eta kasuak bi aldetatik begiratu ahal dela esan: judiziala eta politikoa. Judiziala itxita dago, aitortu du, nahiz eta EH Bilduk epaiarekin ados egon ez, baina “politikoaren zenbait gai itxi gabe daude”.

Iraganean gertatutakoa ezin da aldatu, esan du legebiltzarkideak, baina bai “ustelkeriaren aurkako konpromiso irmoa egin etorkizunerako”. Zentzu horretan, “Jaurlaritzari gomendio guztiak eguneratu eta bete” behar direla gogoratzeko eguna izan da gaur.