• Eusko Alkartasunak bere sumina adierazten dio Kataluniako herriari eta atentatuan erahilak edota kaltetuak izan diren guztiei eta beren ingurukoei.
• Eusko Alkartasunak guztiz eta zeharo gaitzesten du Kataluniako sarraskia.
• Eusko Alkartasunak berresten du eskubide guztiak pertsona guztientzat direla, eta hauetan oinarritutako gizarteak eraikitzeari ekin behar diogu, ekintza zentzugabe eta latzok errepikatu ez daitezen.
• Eusko Alkartasunak argi dauka gorrotoa, beldurra eta indarkeriari aurre egiteko armarik eraginkorrena, askatasuna, elkartasuna eta ausardia direla, hain zuzen Kataluniako herriaren nortasun balore eta egunotan agertutako jarreraren oinarri.