Mikel Irujo Eusko Alkartasunak ontzat eman du Europar Batzordeak hizkuntza aniztasunari buruz egindako txostena. Lehenik eta behin, “Europako hizkuntzen elkarbizitza Europar Batasunak ezberdintasunean baturik egoteko nahia adierazten du, eta horixe da europar proiektuaren oinarrietako bat”. Zentzu honetan, Estatuek Hizkuntza Gutxituen Europar Kartan duten ardura gogoratzen du txostenak eta hizkuntza horiek “amankomunean dugun ondasuna aberasten dutela” aitortzen du.

Eusko Alkartasunak ontzat eman du Europar Batzordeak hizkuntza aniztasunari buruz egindako txostena. Lehenik eta behin, “Europako hizkuntzen elkarbizitza Europar Batasunak ezberdintasunean baturik egoteko nahia adierazten du, eta horixe da europar proiektuaren oinarrietako bat”. Zentzu honetan, Estatuek Hizkuntza Gutxituen Europar Kartan duten ardura gogoratzen du txostenak eta hizkuntza horiek “amankomunean dugun ondasuna aberasten dutela” aitortzen du.

Hala ere, Mikel Irujo europarlamentaria Leonard Orban komisarioarekin bildu zen eta bileren ondorioz zerbait gehiago espero zuen Eusko Alkartasunako ordezkariak. Batzordeak ez du sustapenerako ekintza zehatzik ematen eta hizkuntza gutxituek suposatzen duten aberastasunaren aitorpen politiko-filosofiko hutsean geratzen da.

Komisarioak txostenaren aldeko diskurtsoa egingo du datorren urriaren 6an Europar Parlamentuko Kultura Batzordean. Mikel Irujok Batzordean parte hartuko du eta eleaniztasuna eta euskara bezalako hizkuntza gutxituak sustatzeko neurri zehatzak aurkeztuko dio Komisarioari.

 

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna