Larunbatean, hilaren 26an, arratsaldeko seietan egingo du protesta ekitaldia Bilbon. Leloa Eusko Alkartasunak, EAJrekin eta EBrekin batera, manifestazioa deitzea erabaki du Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiaren eta Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Ganberako Mahaiko kide oihen aurka eman zuen ebazpena salatzeko. Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteagatik desobedientzia egotzi die Auzitegi Gorenak hiruei eta kargugabetu eta multa bat ezarri die.

“Gure erakundeen alde” lelopean, “euskal instituzioen kontrako erasoa” salatuko du EAk. Alderdi abertzalea ziur dago Legebiltzarreko hiru kide ohiak “legitimotasun osoz” aritu zirela, legegileko ordezkariak diren aldetik duten autonomian oinarrituta.
Jatorria: Eusko Alkartasuna