“Arrasateko Udalean ordezkariak dituzten taldeek egindako azterketaren ondoren, gainerako alderdiek aho batez hori erabaki izan balute bakarrik izango zen posible ANVko alkatearen aurkako zentsura-mozio bat” adierazi du Eusko Alkartasunak. Gaineratu duenez, “baldintza hori ezinbestekoa izango litzateke alderdi horrek mota horretako ekimen bat babesteko”. EAren arabera, “talde politikoen artean batasuna ez dagoela ikusita, Eusko Alkartasunak ez du zentsura-mozioaren alde egin, alderdien erabakiak aho batekoak ez badira, Udala gobernatzeko baldintzak ez direlako ematen”.

Jatorria: Eusko Alkartasuna