´Régions et Peuples Solidaires´ federakundeak urtero antolatzen dituen konferentzietan parte hartu zuen EAk, autodeterminzaioaren eta hizkuntza gutxituen alde egiten duten beste hainbat talderekin batera. EAko europarlamentari den Mikel Irujo Europa mailan dauden erregio zein nazioen errealitate ezberdinei buruz aritu zen, euren etorkizunaz, baina batez ere, euren egoera politiko zailaz.

Carmauxen (Okzitania) batu dira, abuztuak 26tik 29ra bitartean, R&PS barnean lan egiten duten hainbat talde politiko, hala nola EA, Partitu di a Nazione Corsa, edota Frankiz Breizh (Britania askea). Seminario hauetan EAk azpimarratu zuen arazo nagusiena ´definizio orokorra ematea errealitate nazional bakoitzari ezinezkoa dela ´ eta hartara, ´zaila da indarrak batzea helburu ezberdinak lortzeko´.

Europa handia da, eta handitzen doan heinean, herri txikiok geroz eta oztopo gehiago dituzte euren beharrak betetzeko. Baina Eusko Alkartasunaren aburuz, ´ lana etxean egiten jarraitu behar dugu; izan ere gure estatuek sortzen dizkigute buruhauste eta kateaketa nagusienak. Beraz, haiek egiten diguten galderari -Zergatik nahi duzue estatu propio bat?- beste galdera honekin erantzun dezakegu guk; Zertarako behar dugu estatu espainola edo frantsesa (Euskal Herriaren kasuan)?

Hitzaldiak ematen ordea, ez daude soilik alderdi politiko txikiak; Europako parlamentuko lehendakari orde Gerard Onesta, European Free Aliance-eko zuzendari Günther Dauwen eta lehendakari Nelly Maesek ere parte hartu zuten, Europa mailan estatubako nazioek duten indar bultzatzaile garrantzitsua azpimarratuz.

Gaur goizean amaitu dira hainbeste talde politiko, unibertsitate irakasle eta aditu biltzen dituzten seminarioak. Europaren egoera puntuz puntu aztertu eta gero, EAk ondorioztatu zuenez ´Arrazoia gura alde dago, eta horrek indartsu bilakatzen gaitu. Ez dakit zenbat itxaron beharko dugun, baina egunen batean Europa, bera osatzen duten herriek eraikia izango da´.

Jatorria: Mikel Irujo