Unai Ziarreta buru zuen EAko ordezkaritza batek Bilboko manifestazioan parte hartu du.

EAko Politika Instituzionaleko idazkari Unai Ziarretak eta EH Bilduko legebiltzarkide eta EAko kide Arri Zulaikak eta Leire Pinedok etxe kaleratzeen eta murrizketa sozialen aurkako manifestazioan parte hartu zuten pasa den larunbatean Bilbon. Gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek deitutako protesta hori “Etxe kaleratzeen eta murrizketa sozialen kontra, etxebizitza duina gure eskubidea” lelopean burutu zen.

Jatorria: Eusko Alkartasuna