Iker Ruiz de Egino, Eusko Alkartasunako bozemailea Durangoko Azokaren inaugurazioan egongo da gaur. Azoka “euskaratik eta euskararako, Euskal Herritik mundura e7gindako produkzio kulturalerako ezinbesteko ekimena da” Ruiz de Eginok esan duenez.

Gerediaga Elkarteak jendarteari euskal literatura eta musikagintzaren leihoa eskaintzeko egiten duen lana eskertu du Ruiz de Eginok Eusko Alkartasunaren izenean, “oraingo garaiak Azokak lehen urratsak eman zituenean baino lasaiagoak dira neurri batean baina krisi ekonomiko eta finantzarioak eta gizarte digitalak eragin dituen aldaketei aurre jakin izan duelako”.

Alderdiko bozemaileak Azokara joateko deia luzatu dio jendarteari “bertan egindako produkzioa erostera, edo produktu berriak ikustera edo Durangok egun hauetan duen giro kulturalean murgiltzera”.

Konstituzio propioa

Independentistak sareak egingo duen manifestazioan ere parte hartuko du Ruiz de Eginok, “konstituzioa nahi dugulako, bai, baina gurea, euskal herritarron gehiengoaren isla diren gehiengoek egindakoa eta gure beharren neurrirakoa”.