Unai Ziarreta, EAko presidentea Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta hizkuntza ofizialen maila du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako hainbat eremutan. Legeen gabeziak, bistan denez, handiak dira baina euskara lege hoien gainetik dago, askoz gehiago da. Euskara euskal herritar guztion ondarea da eta bere zaintza, beraz, guztion ardura da, salbuespenik gabe. Euskaldunok, hala ere, erantzukizun berezia dugu lan honetan eta horrela onartu beharra ere bai. Guri dagokigu, neurri handi batean, erdaldunak ere defentsa horretara erakartzea eta horretarako, euskararen erakargarritasuna eta balioa erakutsiz, ezer inposatu gabe, ahalegin guztiak egitea.

Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta hizkuntza ofizialen maila du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako hainbat eremutan. Legeen gabeziak, bistan denez, handiak dira baina euskara lege hoien gainetik dago, askoz gehiago da. Euskara euskal herritar guztion ondarea da eta bere zaintza, beraz, guztion ardura da, salbuespenik gabe. Euskaldunok, hala ere, erantzukizun berezia dugu lan honetan eta horrela onartu beharra ere bai. Guri dagokigu, neurri handi batean, erdaldunak ere defentsa horretara erakartzea eta horretarako, euskararen erakargarritasuna eta balioa erakutsiz, ezer inposatu gabe, ahalegin guztiak egitea.

Hizkuntz politika, argi dago, ezin da inposaketan oinarritu. Euskaldunok ederki dakigu hori, urte asko eta asko izan ditugu horretaz jabetzeko, hemen, Euskal Herrian, hizkuntz inposaketa, gazteleraren inposaketa, alegia, pairatu egin dugunak gu geu izan garelako eta oraindik ere behin baino gehiagotan pairatzen dugulako. Ez gaitezen engainatu, hiztunen eskubideak babestea, inoren aurka jo gabe, betekizun demokratikoa besterik ez da, baina inola ere ez inposaketa.

Eusko Alkartasunak Nazioarteko Egun honetan euskararen aldeko bere konpromisoa berretsi nahi du. Egungo egoera diglosikoa gainditu eta benetako hizkuntz normalizazioa lortze aldera aurrerapausoak emateko borondate osoa dugu. Euskal herritar guztiok euskaraz zein gazteleraz egiteko eta bizitzeko eskubidea izan behar dugu, norberaren borondate askearen arabera, eta horixe bermatzeko eguneroko bizitzaren arlo guztietan neurri zehatzak sustatzeko prest gaude Eusko Alkartasunan.

Askatasuna aldarrikatzen dugu. Askatasuna euskaraz bizi ahal izateko. Askatasuna gazteleraz ere bizi ahal izateko. Benetako elebitasuna aldarrikatzen dugu, gure bi hizkuntz ofizialak maila berean jartzen dituen benetako elebitasuna, hain zuzen ere. Prozesu horretan eskolak berebiziko garrantzia du eta oinarrizko papera jokatu egin behar du, egungo hizkuntz ereduak behingoz gaindituz, elebitasuna egiazkoa izan dadin, etorkizuneko belaunaldiek euskaraz edo gazteleraz egin ala ez hautatzeko askatasun osoa izan dezaten. Elebitasuna da askatasunaren bermea, baina elebitasuna egunero landu egin behar da diglosia pairatzen duen hizkuntzaren aldeko neurri eta konpromiso sendoak hartuz. Eta Euskal Herrian, zalantzarik ez, hizkuntza hori euskara da; bera da konpromiso horren beharra duena. Horixe da Eusko Alkartasunan gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, berresten dugun konpromisoa.

PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna