Hilaren 23an egingo du EAk Alkartasun Eguna, Portugaleten Irailaren 23an, bihar zortzi egingo du aurten EAk Alkartasun Eguna, Portugaleten (Bizkaia), Euskal Herriaren independentziaren alde. “Baina independentzia, indarkeriarik gabe baino ezin da lortu. Hori da gure eragozpenik handiena”, esan du Rafael Larreina EAren Antolakuntza idazkariak gaur. “Bide baketsu eta demokratikotik joan behar dugu helbururantz”. Larreinaren iritziz, ezker abertzaleko “jende askok, giza eskubideen era bakearen aldeko apustua egiten du”.

Europako Batasunean lekua duen Euskal Herria nahi duela dio EAk, “Europako beste herrialdeekin berdintasun egoeran egoteko”.

Horretarako guztirako, EA Euskal Herrian “erreferentzia puntu garrantzitsua” izan daitekeela uste du Larreinak.
Jatorria: Rafael Larreina